Galaxiako super mutila
Galaxiako super mutila (japonieraz: 銀河ギリギリ!!ぶっちぎりの凄い奴 Ginga Giri-Giri!! Butchigiri no sugoi yatsu) , Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 12. filma da, Dragoi Bola Z-ko 9. 1993ko urriaren 7an estreinatu zuten. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz Los Guerreros de Plata izenburua hartu zuen.
Galaxiako super mutila | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | ドラゴンボールZ 銀河ギリギリ!!ぶっちぎりの凄い奴 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa |
Iraupena | 50 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yoshihiro Ueda (en) |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tomio Anzai (en) Chiaki Imada (en) |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Edizioa | Shinichi Fukumitsu (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Cell suntsipenaren ondoren, arte martzialen txapelketa bat antolatzen da, bertan, Gohan, Satan Txiki, Ten Shin Han, Krilin eta Trunks hartzen dute parte (Trunks etorkizunetik bueltatu da ziborrak garaitu dituela esateko). Gure lagunak problemarik gabe igarotzen dira hurrengo fasera, Yamcha bakar-bakarrik ez du lortzen hanka-sartze bategatik. Finaleko Zortzigarren fasean Krilin eta Satan txiki lehiatu behar dira, baina Satan txikik alde egiten du txapelketan arerio indartsurik ez dagoenaren haitzakiz, Trunks Ten Shin Han-en kontra borrokatzen da eta Super Saiya bihurtu ostean irabazten du. Bitartean Gohan Udo izeneko sumo-borrokalari handi baten kontra aritu eta problemarik gabe garaitzen du, laugarren burruka Dosukoi eta Kung Fun-en artean da, nahiz eta ikuskatua izan ez, Dosukoi irabazten du.
Finalaurrekoan bakoitza Satan Jauna-ren ikasle batzuen kontra borrokatu behar dira, irabazlea Satan kontra lehiatuko delakoan. Baina gerlari hauek Boujack-en jarraitzaileengandik ordeztuak izan dira, Dosukoi akatu eta besteak erraz menperatzen dituztenak, Trunks eta Gohan ezik. Dirudienez Boujack eta bere jarraitzaileek Cell-en jokoan askaturiko indarrak bere zigilua apurtu zuen eta orain Lurrera etorri dira. Gohan super saiya bilakatu eta beraien kontra borrokatzen hasten da, burrukan Vegetak eta Satan txikik lagunduko diote, Trunks erraz menperatzen du Gokua baina ez da Boujack-en kontra lehiatzeko gai, Trunks bezala, Vegeta, Satan txiki, Ten Shin Han eta Yancha banaka-banaka garaituak dira, nahizta laguntzera etorri.
Amaieran, Gohan bakar-bakarrik dago denen aurka eta nahizta gogoz burrukatu, ez da gai Boujack menderatzeko eta honen aurka konortea galtzen du. Goku, beste mundutik bere semea hain egoera lazgarrian ikusirik, bat-bateko leku-aldaketa teknikaren bidez bere semea azken momentuan salbatzen du, berari esanez ezin duela beti bere aitarengan konfidatu. Honen ostean Gohan, benetan suminduta, Super saiya 2-ra eraldatzen da, maila honetan kolpe bakar batez bere arerioak suntsitzeko gai da, eta azken Kame Hame Ha batekin Boujack suntsitzen du.
Pertsonaiak
Filmaren pertsonai esklusiboak
Bido
Bido (jatorrizko japonieraz ビドー bidō) Boujack-en taldearen parteko gerlari bat da, beste taldekideak bezala azala zian-ilun kolorekoa du, eta ile laranja. Giltzarrapo magiko bat erabiltzen du eta Dosukoi-ren kontra lehiatzen da finalaurrekoetan, azken hau akatuz, aurrerago Gohan Super saiya 2. maila lortzean suntsitua da. Bere izenaren esanahia japonieraz 非道 hidō bidegabeko da.
Boojin
Boojin (jatorrizko japonieraz ブージン Bōjin) Boujack-en taldearen parteko gerlari bat da, Gohan-en kontra lehiatu zen finalaurrekoetan baina burruka Boujack-en erruz etena izan zen. Gohan super saiya 2. mailara igarotzean akabatua izango da. Bere izenaren jatorria japonieraz 傍若無人 Bōjakubujin arroputz esan nahi du, Bojack bezala.
Boujack
Bojack taldearen buruzagia da eta estralurtar gerlarien arteko indartsuena. Bere azala berde ilunekoa da, bere ilearena larnaj izanik. Kaito erregeak urruneko planeta batean giltzaperatu zuten, eta Ipar kaito hiltzean askatua izan zen. Lurrera heltzean Satan jaunaren ikasleak ordezkatu zituzten. Berriz ere Bateraketa!! Goku eta Vegeta filman agertu zen hildako armadaren parte bezala. Bojack Super Saiyan-en antzerako eraldaketa bat du, bere muskuluak eta boterea haunditzen dituena, bere azala berde-argikoa bihurtzen da eta ilea gorria.
Dosukoi
Dosukoi (jatorrizko japonieraz ドスコーイ dosukōi) Sumo gerlari erraldoi bat da, finalaurrekoetara ahilegatzen da Kung Fun menperatzean, baina Boujack-en taldekide batengatik akabatua da. Bere izenaren jatorria japonieraz どすこい Dosukoi Sumoko oihu bat esan nahi du.
Gokua
Gokua (jatorrizko japonieraz ゴクア) Boujack-en taldearen parteko gerlari bat da, ezpataria da eta etorkizuneko Trunks-aren aurka burrukatu zuen, azken honek Super Saiya Dai Ni Dankai bihurtu ondoren hila izanez. Bere izenaren jatorria japonieraz 極悪 gokuaku ikaragarri esan nahi du.
Gyosan Money
Gyousan Money (jatorrizko japonieraz ギョーサン・マネー Gyōsan Monē) munduko gizonik aberatsena eta arte martzialen Daibudōkai txapelketaren antolatzailea da. Okaney money (jatorrizko japonieraz オッカネー・マネー Okkanē Monē) izeneko emaztea du eta Dollar (jatorrizko japonieraz ドル Doru) izeneko semea. Bere izenaren jatorria japonieraz diru eta 仰山 gyōsan asko esan nahi du, bere emaztearena, aldiz, dirua.
Kung Fun
Kung fun (jatorrizko japonieraz カンフーン Kanfūn) munduko arte martzialen txapelketan parte hartu zuen gerlaria ian zen, finaleko zortzigarrenera heldu zen eta Dosukoi-en kontra galdu zuen. Filman bere izena eta irudi bakar bat besterik ez da ikusten.
Udo
Udo (jatorrizko japonieraz ウドー Udō) Gohan-en kontra galtzen duen gerlari erraldoi bat da. Bere izenaren jatorria japonieraz 独活 Udo aralia japonesa esan nahi du.
Zangya
Zangya (jatorrizko japonieraz ザンギャ) Boujack-en taldearen parteko gerlari bat da, bertatik emakume bakarra eta oso liraina. Borrokatzen lehenengoa izan zen eta problemarik gabe garaitu zuen Krilin. Indar handiko gerlaria izan arren, Gohan Super Saiya 2. mailan ikusten izutu egiten da, bere taldekidea kolpe bakar batez suntsitua dela ikusirik. Boujack, bere bihotz zitala erakutsiz, berau hartu eta dagoeneko bere Gohan-ekiko beldurraren ondorioz erabilpen gehiagorik ez duela ikusirik, Zangya energia-kolpe batekin suntsitzen du. Bere izenaren jatorria japonieraz 残虐 Zangyaku bihozgabe esan nahi du.
Musika
Irekitze abestia (opening)
- "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Izte abestia (ending)
- "Ginga o koete Rising High" (jatorrizko japonieraz 銀河を超えてライジング・ハイ Ginga o koete Raishingu Hai) Hironobu Kageyamak konposaturikoa