Bougainvilleko Eskualde Autonomoa

Bougainvilleko Eskualde Autonomoa (ingelesez: Autonomous Region of Bougainville) Papua Ginea Berriko 22 probintzietako bat da, eskualde autonomo estatusa duena. Bougainville eta hurbileko beste uharte batzuk hartzen ditu. 9.384 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 249.358 biztanle zituen[1]. Hiriburua Buka da.

Bougainvilleko Eskualde Autonomoa
Autonomous Region of Bougainville
 Papua Ginea Berria
Administrazioa
Estatua Papua Ginea Berria
Izen ofizialaAutonomous Region of Bougainville
ISO 3166-2PG-NSB
HiriburuaBuka (hiria)
Geografia
Koordenatuak6°S 155°E
Azalera9.384 km²
Demografia
Biztanleria349.358 (2011)
Dentsitatea26,6 bizt/km²

Bougainvilleko lur azpia aberatsa da oso, eta urre eta kobre erreserba erraldoiak ditu. Pangunako meatzea munduko handienetakoa izan da. Hala ere, ustiapenaren etekin ekonomikorik ez jasotzeagatik, eta ingurumenaren kalteak etxean sufritzeagatik matxinatu ziren herritarrak. Bougainvilleko Armada Iraultzailea sortu zuten, eta meatzea ixtea lortu zuten atentatuen bidez. Gerra latza izan zuten eta NBEren laguntzari esker erreferenduma egin zen 2019an, Papua Ginea Berritik askatzeko.[2] Independentziaren aukerak irabazi zuen % 98,31ko aldeko botoekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.