Boudhanath
Boudhanath (nepaleraz: बौद्ध स्तुप), Katmanduko estupa sakratuena da. Hiriburuaren erdigunetik 11 kilometrotara kokaturik dago eta Nepalgo estupa biribil handienetakoa da.
Boudhanath | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Katmanduko ibarra | |
Kokapena | |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Bagmati Province |
District of Nepal | Kathmandu District |
Hiria | Katmandu |
Koordenatuak | 27°43′17″N 85°21′43″E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 36 () m |
Azalera | 1,27 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 121bis-005 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Ez dago argi nork eraiki zuen. Batzuek diote 600 urte inguruan eraiki zuela Licchavi dinastiako Sivadeva erregeak, beste batzuek aldiz zaharragoa dela 500 urte inguruan Manadeva erregeak eraikia, eta tibetarren esanetan Trisong Detsän enperadore tibetarrak eraiki zuen 797an. Tibetetik Patanerako antzinako komertzio bidean kokaturik dago, eta mendeetan zehar tibetar merkatariek bertan atseden hartu eta otoitz egin izan dute. Tibetar mitologiak dioenez Kasyapa aitzindariaren gorpua dago bertan. Kasyapa budistek eta hinduistek gizon handitzat dute.
1950ko hamarkadan, Txinak Tibet inbaditu zuenean, Nepalek errefuxiatu ugari hartu zituen. Hauek Boudhanath inguruan 50 gompa (monasterio) eraiki zituzten. 1979tik aurrera UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du estupa eta bere ingurua. Gaur egun Swayambhunath estuparekin batera Katmanduko toki bisitatuena da.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Boudhanath.com