Bizkaya (boua)

Bizkaya Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.

Bizkaya
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1927
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea
Ezaugarriak
Desplazamendua: 1.190 tona
Luzera: 65,40 m
Zabalera: 10,53 m
Sakonera: 5,79 m
Abiadura: 10,5 korapilo
Eskifaia: 38-56 marinel
Armamentua: Brankan 101’6 mm kanoi, popan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi

1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Euzkal-Erria izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Euzkal-Erriari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion. Gero, 1937ko urtarrila eta otsailean, Bizkaya bouari popan 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.

1936ko abenduan, Euzkal-Erria bakailao-ontzia Bizkaya birbataiatu zuten.

Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.

Bizkaya bouak Eusko Itsas Gudarostean zenbait kapitain izan zituen:

Bizkayak Eusko Itsas Gudarostearen lehendabiziko borrokan hartu zuen parte: Mistral bouarekin batera 1936ko azaroaren 15ean Velasco destruktore frankistari eraso zioten. Euskotarrek Velasco jo zuten, eta zauritu bat eta matxura batzuk eragin zizkioten; Mistral ere jo zuten eta zauritu bi izan zituen. Bizkayak ez zuen kalterik izan.

1937. urteko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas guduan hartu zuen parte: bere maniobra ausartari esker Yorkbrook estoniar ontzia eraman zuen Bermeoko portura.

1937ko maiatzean, Ciscar destruktoreak, Gipuzkoa bouak eta Bizkaya bouak Bermeo bonbardatu zuten, Eusko Gudarosteak herri hura berreskuratzearren egindako saiakera laguntzeko.

Bere ibilbidea Errepublikako guda-ontzidian jarraitu zuen.

Haren balentriak omentzeko, Urdaibai Arraun taldeak Bou Bizkaia izena jarri zion bere traineruari.

Erreferentziak

Kanpo Loturak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.