Araba (boua)
Araba Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteriko bou bat zen.
Araba | |
---|---|
Mota: | Bou |
Uretaratze data: | 1927 |
Zerbitzua: | Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteria |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 1.197 tona |
Luzera: | 65,40 m |
Zabalera: | 10,53 m |
Sakonera: | 5,75 m |
Abiadura: | 10,5 korapilo |
Eskifaia: | 40-42 marinel |
Armamentua: | Brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi |
1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Hispania izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Hispaniari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion.
1936ko abenduan, Hispania bakailao-ontzia Araba izenearekin birbatailatu zuten.
Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.
Araba bouak Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziterian zegoela kapitain bakarra izan zuen: Santiago Asolo (1936ko azarotik-1937ko ekainera).
Arabak, beste bouek ez bezala, arazo ugari izan zituen galdaretan. Horregatik apenas hartu zuen parte gerran. Berritze lanetan zen Bilbo galdu zenean, eta horregatik eusko gudariek eurek hondoratu zuten, etsaiaren esku eror ez zedin, 1937ko ekainaren 6an, Sestaon.[2]
Erreferentziak
Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz) Datu teknikoak