Botswanar pula

Pula Botswanako dibisa da. BWP ISO 4217 kodea dauka eta 100 thebe-tan banatzen da. Hitzez hitz "euria" esan nahi du tswaneraz, euria oso urria delako Botswanan - Kalahari basamortuak okupatzen du lurraldearen zati handi bat- baina oso baliotsua. Pulak ere "bedeinkazio" esan nahi du, euria bedeinkaziotzat hartzen baita. Thebe-k aldiz "ezkutua" (Shield ingelesez) esan nahi du.

Botswanar pula
Ezaugarriak
HerrialdeaBotswana
JaulkitzaileaBank of Botswana (en) Itzuli
IkurraP
Honen izena daramaEuri
Historia
Hasiera1976
Artikulu hau Botswanako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pula».

Historia

Pula 1976ean sortu zen, hegoafrikar randa ordezkatuz. 2005eko maiatzean %12ko debaluazioa jasan arren, pula-k Afrikako moneta indartsuenetariko bat izaten jarraitzen du.

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.