Black Power
Black Power (Ingelesez Ahalmen Beltza) AEBetako afroamerikar taldearen askapen mugimendua izan zen. Richard Wrightek erabili zuen aurrenekoz termino hori, Black Power izeneko liburuan (1954)[1]. Mugimendua 1966an sortu zen, Indarkeriaren aurkako Ikasleen Koordinazio Batzordearen (SNCC) barruan, eta laster masa mugimendu zabal bihurtu zen.
Black Powerren ekintza-bide nagusiak hauen ziren
- a) Integrazio-politikaren eta Estatu Batuetako bizimoldearen gaitzespena
- b) Hirugarren Munduko askapen mugimenduekin bat egitea
- c) Kultura beltz autonomoaren garapena
- d) Bortxarik ezaren pentsamoldea alde batera uztea.
Zapalkuntzak alde batetik, eta erakunde-egitura eta programa politiko zehatzik ez izateak bestetik, mugimenduaren gainbehera ekarri zuten 1968-1969tik aurrera. Mugimenduko buruzagi batzuk: Stockely Carmichael, Raph Brown, James Forman eta abar.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Richard Wright's Life Modern American Poetry
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.