Bostorri
Bostorria (Potentilla reptans) Arrosaren familiako landarea da, hostoak bost horritxoz osaturik dituena.[1] Eurasiako eta iparraldeko Afrikakoa baden ere, kosmopolita bilakatu da.[2]
Bostorri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Potentilleae |
Generoa | Potentilla |
Espeziea | Potentilla reptans |
Beste izen arruntak
Potentilla reptans tokiko euskarazko testuetan:[3] basarregatze (basa-arragatze); bost-hostotako; bostorri; bostosto.
Deskribapena
Estoloi bidez ugaltzen den landarea da. Estoloiak metrobeteko luzera ere har dezake.
Korapiloetan hostoak ateratzen dira, oso horzkatuak eta bost lobuludunak, hortik datorkio izena.
Loreak horiak dira, 4-7 mm-ko petaloak dituztenak. Handik sortuko den fruitua akenio txiki bat da.
Habitata
Lurzoru buztintsuetako zelaietan erraz aurkitzen da, beti ere toki eguzkitsua bada eta hezetasuna aurkitzen badu.
Erabilera
Sukarraren aurka egiteko erabiltzen da. Idortzeko gaitasuna duenez ultzerari eta beherakoari aurre egiten ere laguntzen du.
Iruditegia
- Hostoak.
- Lore horiak.
- Bostorriaren estoloia.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- USDA, ARS, National Genetic Resources Program. Germplasm Resources Information Network (GRIN). National Germplasm Resources Laboratory, Beltsville, Maryland
- Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.