Bostongo maratoiko atentatuak
Bostongo maratoiko atentatuak 2013ko apirilaren 15ean Bostonen gertatu ziren bi leherketen ondorioz. Bostongo maratoiaren helmugako inguruetan korrikalariak helmugara heltzen ikusten zituzten jendeek pairatu zuten batez ere. 3 pertsona hil eta 282[1] gora zauritu ziren, horietatik batzuk anputazio larriekin.
Bostongo maratoiko atentatuak | ||
---|---|---|
Mota | leherketa atentatu bonba erasoa | |
Data | 2013ko apirilaren 15a (14:45 (en) . Ekialdeko Ordu-eremu) | |
Kokaleku | Boston | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Parte-hartzaileak | ||
Kirola | atletismo | |
Pertsona hilak | 3 | |
Pertsona zaurituak | 264 | |
Arma | Lehergailu inprobisatu | |
Kronologia | ||
2013 Boston Marathon (en) | ||
Atentatuaren lekuan hartutako argazki eta bideoetan oinarrituta, segurtasun-indarrek atentatu egileak izan litezkeen bi pertsona susmagarrien irudiak plazaratu zituzten apirilaren 18an. Handik denbora gutxira, bi pertsona susmagarri horiek polizia bat tirokatu eta hil zuten Bostonen bertan. Auto bat lapurtu ondoren, ihes egin zuten eta poliziak atzetik joan zitzaien. Beste tiroketa baten ondoren, horietariko bat larriki zauritu zen eta hortik denbora gutxira hil. Besteak ihes egitea lortu eta inguruko etxe batean ezkutatu zen, ordu gutxira atzeman zuten arte. Bi pertsona susmagarriak atentatugileak zirela baieztatu zuten: Tamerlan eta Dzhokhar A. Tsarnaev anaiak, 26 eta 19 urtekoak hurrenik hurren, eta txetxeniar jatorrikoak. Anaia zaharrena izan zen poliziak tiroz hil zuena eta gazteena poliziak atxilotu zuena. Anai gazteenari heriotza-zigorra ezarri zioten Estatu Batuetako sistema federalaren pean (baina, azkenean, kondena ezeztatu egin zuten, eta Tsarnaev kartzelan dago gaur egun).
Eztanda horien ondorioz, NBAko 2012-13 denboraldiko partida bertan behera geratu zen: Indiana Pacers (bisitaria) eta Boston Celtics (lokala) artekoa zena.
Lehergarriak
Astelehenean, 2013ko apirilaren 15ean, Bostongo maratoia berehalako erasoaren aztarnarik gabe hasi zen. Funtzionarioak inguru horretan ibili ziren lehergailu bila, zapartatu aurretik. Ikuskapenetako bat lehergailuak detonatu baino ordubete lehenago egin zen. Jendea libreki sartu eta irten zitekeen, eta objektuak eramaten ahal zituzten eremu barruan eta kanpoan. [2]
2:49 p.m. EDT (18:49 ordutan), bi bonbek detonatu zuten Boylston Streeten, Copley Squaretik gertu (180 m distantziara), helmugaren lerroa baino lehentxeago. Lehen lehergailuak Marathon Sports ondoan jo zuen 671-673 Boylston Streeten, 02:49:43 p.m. EDT; bigarrenak mendebalderantzago jo zuen, 755 Boylston Streeten, 02:49:57 p.m. EDT. Presio-eltzerako bonba gisa deskribatu ziren. Presio-eltzez, lehergailuz, metal-zatiz eta errodamendu-bolaz egindako lehergailu inprobisatu batzuk ziren, nylon-olana beltzezko poltsetan jarrita. Lehen leherketaren unean, lasterketako erlojuak helmugan 04:09:43.11 erakutsi zuen.
Irabazleak helmuga zeharkatu eta bi ordura leherrarazi zituzten bonbak; 5700 korrikalari baino gehiago artean amaitu gabe zeuden. Korrikalari batzuek lerroa zeharkatzen jarraitzen zuten 14: 57ak arte, leherketak gertatu eta zortzi minutura. Leherketek alboko eraikinetako leihoak leherrarazi zituzten, baina ez zuten egiturazko beste kalterik egin.
Ondorioak eta erantzunak
Biktimak
Bostongo Polizia Departamentuko funtzionarioek jakinarazi zuten hiru pertsona hil zirela, besteak beste, zortzi urteko mutiko bat, eta 282 zauritu zirela; horietako hamalauk gorputz-adar baten mozketa jasan zuten. Tokiko ospitaleek zauritu gehiago zeudela jakinarazi zuten: Boston Globeren arabera, 100 pertsona baino gehiago hartu zituzten hainbat instalaziotan.
Hiru hildako hauek izan ziren:
- Martin Richard, zortzi urteko mutikoa, Dorchesterrekoa. Haren amak, Denise Richardek, sei urteko alaba txikiak bezala, zauriak izan zituen.[3]
Epaiketa
2015eko urtarrilaren 5ean, atentatuaren inguruko epaiketa hasi zen eta Dzohar Tsarnaevi heriotza zigorra jar ziezaioketen[5].
Erreakzioak
Estatu barrukoak
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak larrialdi-bilera bat antolatu zuen Etxe Zurian, eta ikerketei laguntza federala emateko agindu zuen. Barack Obamak erasoa eta hiru ordura nazioari hitz egin zion, 18:00 ordutan, atentatuaren autoreak oraindik ezezagunak zirela esanez, eta Gobernua "honen hondora iritsiko" zela eta erantzuleak "justiziaren zama osoa sentituko dutela" esanez. Diskurtsoak biktimak oroitzeko osagai bat ere izan zuen[6]:
«Patrick gobernadorearekin eta Menino alkatearekin ere hitz egin dut, eta argitu diet beraiek izango dituztela biktimak zaindu eta familiak kontsolatzeko behar diren baliabide federal guztiak. Eta, batez ere, argi utzi diet estatubatuar guztiak Bostongo herriarekin daudela.»
Internazionalak
- Errusiako Gobernuak bere arreta eta interesa erakutsi zion atentatuari; eta, aldi berean, Vladimir Putinek "krimen barbaroa" gaitzesten zuen, eta Estatu Batuetako gobernuari laguntza eskaindu zion atentatua ikertzeko.
- Ramzan Kadirovek, Txetxeniako Errepublikako lehendakariak, Instagramen bidez jakinarazi zuen AEBko agintariek atentatuen eta herritar txetxeniarren artean proposatutako loturari buruzko zalantzak.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Sube cifra de heridos en Boston a 282, tras atentado» El Universal (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
- (Ingelesez) Times, The New York. (2013-04-16). «April 16 Updates on Aftermath of Boston Marathon Explosions» The Lede (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
- (Ingelesez) Fantz, Ashley. (2013-04-16). «Boy killed in Boston blast wrote, 'No more hurting people'» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
- «BREAKING NEWS: A second victim has been identified...» web.archive.org 2017-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
- «Bostongo atentatuaren egileari heriotz zigorra ezarri diezaiokete», EiTB, 2015-01-05
- (Ingelesez) Staff, Guardian. (2013-04-15). «President Obama's statement on the Boston marathon explosions – full text» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Leherketetako baten bideoa.