Bostehunen Kontseilua

Bostehunen Kontseilua (frantsesez: Conseil des Cinq-Cents) Frantziako Lehen Errepublikako Direktorioko bi biltzar legegileetako bat izan zen; Zaharren Kontseilua zen bestea. Thermidorko Konbentzioak onartutako III. urteko Konstituzioaren bitartez sortu zen, 1795eko abuztuan, eta urte bereko irailaren 23an jarri zen indarrean. Bostehun partaideak zuzeneko hauteskundeetan aukeratzen ziren eta urtero berritzen zen ganberaren herena. Tuileriak jauregiko Salle du Manége delakoan egon zen egoitza 1798 arte; urte horretan, Palais Bourbonera lekualdatu zuten. Legegilea zen, eta Bostehunen Kontseiluaren erabakiak Zaharren Kontseiluak berretsi behar zituen. Brumaireko estatu-kolpearen ondoren, Napoleon Bonapartek desegin zuen Bostehunen Kontseilua.

Bostehunen Kontseilua
Datuak
MotaBehe ganbera, elected legislative house (en) Itzuli eta legealdia
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Bostehunen Kontseiluaren kidea
Historia
Sorrera1795eko irailaren 23a
Ordezkatzen duKonbentzio Nazionala
Desagerpena1799

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.