Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa

Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa Daytongo Akordioan zehaztu zen. Herrialdea bi entitate konfederatutan dago banaturik: Bosnia-Herzegovinako Federazioa —Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du— eta Bosniako Serbiar Errepublika —lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru—. Bien artean dago Brčkoko Barruti Autonomoa, estrategikoki oso garrantzitsua, Bosniako Serbiar Errepublika bitan zatitzen baitu.[1] Entitate bakoitzak azpibanaketak ditu: Bosnia-Herzegovinako Federazioak kantoiak eta Bosniako Serbiar Errepublikak eskualdeak.


Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa
BanderaArmarriaEntitateaIzena bertako
hizkuntzan
HiriburuaEremua[2]
(km²)
Biztanleria
(2013ko errolda)[2]
Hizkuntza ofiziala(k)
Bosnia-Herzegovinako FederazioaFederacija Bosne i HercegovineSarajevo26.1822.219.220Bosniera, kroaziera eta serbiera
Bosniako Serbiar ErrepublikaРепублика СрпскаSarajevo (ofiziala), Banja Luka (de facto)24.6171.170.342Serbiera, bosniera eta kroaziera
Brčkoko BarrutiaBrčko distrikt / Брчко дистриктBrčko40283.516Bosniera, kroaziera eta serbiera

Erreferentziak

  1. Perez Zala, Ander. Batasuna lehenik. Berria egunkaria, Udako serieak, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  2. Bosnia and Herzegovina. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-2-1).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.