Boscombe Valleyko misterioa
Boscombe Valleyko misterioa, The Boscombe Valley Mystery ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1891ko urrian kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .
Boscombe Valleyko misterioa | |
---|---|
Watson eta Holmes Boscombe Valleyrako trenean. Ilustrazioa: Sidney Paget | |
Datuak | |
Idazlea | (1891) |
Argitaratze-data | 1899 |
Generoa | Detektibe eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Boscombe Valley Mystery |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bilduma | Sherlock Holmesen Abenturak |
Euskaraz | |
Izenburua | Boscombe Valleyko misterioa |
Argumentua
Kontakizun hau Watsonek Sherlock Holmesen telegrama bat jasotzen duenean hasten da, Watson andrearekin lasai gosaltzen duen bitartean. Telegraman Holmesek dio berarekin joateko Ingalaterrako mendebaldeko Boscombe Valleyra. Hara abiatzen dira eta heltzean Scotland Yardeko Lestrade inspektoreak bere ohiko miopiarekin berarentzat argia den kasuaren aurrekariak azaltzen dizkie. James gazteak bere aita hil du, McCarthy nekazaria. Gaztearen erruduntasuna agerikoa da, baina, Alice Turner, John Turner milioidunaren alaba eta gaztearen lagun minaren erreguei erantzunez, Lestradek Sherlock Holmesen presentzia eskatu du. Horrek, berriz ere, ohiko polizia-metodoen eraginkortasunik eza frogatuko du. Bere jarduera bikainari esker, xantaia eta mendeku kasu latz bat plazaratuko da, non benetako kriminala biktima bera izango den.
Sherlock Holmesek gazte errugabea zigortzea saihestuko du, eta hori benetako erruduna salatu beharrik gabe, jainkozko justiziaren aurrean deklaratzeko zorian baitago; horrela, pertsona errugabeei eragingo liekeen eskandalu bat isilaraziko du.
Ikus, gainera
- Sherlock Holmesen Abenturak (1892)