Borussia Dortmund
Borussia Dortmund (izen osoa Ballspielverein Borussia (BVB) Dortmund) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesligak irabazteaz gain UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Futbol Kopa ere irabaziak baititu. 2013ko Txapeldunen ligako finalean izan da. Etxeko partiduak Signal Iduna Park estadioan jokatu ohi ditu.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Die Schwarzgelben (beltz-horiak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1909 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Signal Iduna Park (Westfalenstadion) edukiera: 80.720 lagun inaugurazioa: 1974 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia


Parrokia katoliko batetako langileek sortu zuten taldea 1909ko abenduaren 9an. Borussia izena (Prusiaren izen latinizatua) taldea babesten zuen garagardo markak ezarria da. Lehenengo garai handia 50. hamarkada bukaeran eta 60 hasieran izan zuen, Bundesliga hasi aurreko ligan hiru aldiz gailendu baitzen. Nazioarteko kopa bat irabazi zuen lehen talde alemaniarra ere izan zen, 1966an irabazitako Europako Errekopa hain zuzen ere.
Garai onenak 90. hamarkadan ezagutu zituen. 1995 eta 2002 artean 3 Bundesliga, 2 superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga bat eta Kontinente arteko Futbol Kopa bat irabazi zituen.
Diru arazoek taldea ia desagertarazi zuten 2005ean, baina egoerari buelta eman dio eta 2010-11 eta 2011-12 ligak irabazi ditu. 2013an gainera Txapeldunen Ligako finalean sartu da, Londresen jokatu eta 90. minutuan sarturiko gola zela eta Bayern Munichen aurka galdu duena.
2014ko denboraldia balekoa izan du, Ligan eta Kopan bigarren egin baitu baina Europan azkar kanporatu baitzuten. 2015ean makalago ibili ondoren 2016an berriz ere bigarren postua eskuratu zuen Ligan eta Kopako finalista izan zen. 2017an bere historiako laugarren Kopa eskuratu zuen eta 2021ean bosgarrena lortu du.
Zaleen laguntzarik ez zaio falta, izan ere Europan batezbesteko ikusle gehien dituen kluba da.
Uniformea
Borussia Dortmunden koloreak horia eta beltza izan dira beti.
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
2023/2024 taldea
2023ko uztailaren 4an eguneratua.
|
|
Palmaresa
Alemanian: 19
- Bundesliga (8): 1956, 1957, 1963, 1995, 1996, 2002, 2011, 2012
- Kopa (5): 1965, 1989, 2012, 2017, 2021
- Alemaniako Superkopa (6): 1989, 1995, 1996, 2008, 2013, 2014
- Ligako Kopa (0): finalista 2003an.
Kontinente arteko Futbol Kopa
- Txapelduna (1): 1997
UEFAko Txapeldunen Liga
- Txapelduna (1): 1997
- Finalista (1): 2013
Europako Superkopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1997
UEFA Kopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (2): 1993, 2002
Europako Errekopa
- Txapelduna (1): 1966
Lagunartekoak
- International Champions Cup (1): 2017
Jokaturiko nazioarteko finalak
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa | 1997 | Borussia Dortmund | 2-0 | ![]() | |
Europako Kopa eta Txapeldunen Liga | 1996-97 | Borussia Dortmund | 3-1 | ![]() | Munich |
2012-13 | ![]() | 2-1 | Borussia Dortmund | Londres | |
Europako Superkopa | 1997 | ![]() | 3-1 (2-0, 1-1) | Borussia Dortmund | |
UEFA Kopa | 1992-93 | ![]() | 1-3, 3-0 | Borussia Dortmund | |
2001-02 | ![]() | 3-2 | Borussia Dortmund | ||
Europako Errekopa | 1965-66 | Borussia Dortmund | 2-1 | ![]() |
Kanpo estekak
- (Alemanez) (Ingelesez) (Japonieraz) Webgune ofiziala
2022-23ko Alemaniako Bundesliga | ![]() |
---|---|
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg |