Bortxazko lan
Bortxazko lana edo gatibu lana pertsonek beren gogoz kontra eta mehatxupean egiten duten lana da. Lan egiteari uko eginda ezartzen diren diren zigorrak atxiloketa, desjabetze eta bestelako indarkeria ekintzak izan daitezke (batzuetan heriotzeraino). Historian izandako bortxazko lan egoeretako batzuk esklabotza, joputza eta bortxazko lanen esparruak eta presondegietako zigorrezko lana izan dira. Lan esklabo garaikidea langilearen askatasunerako murrizketak sortzen dituen lan-esplotazioa da.
Esklaboak maila ekonomiko baxukoak dira, babes-legeak ahulak diren herrialdeetatik hezkuntza, osasuna eta kreditu formala eskuratzeko aukera gutxi duten lekuetatik, beraz, errekrutatzaileen ekintza erraztu egiten da. Langileak zerbitzu bat eman behar du ordainsaririk jaso gabe edo bere beharretarako balio nahikoa jaso gabe. Lan-harreman horiek gehienak legez kanpokoak eta klandestinoak dira. Baldintza horien aurrean, langileek ez dute lanetik aldentzea lortzen, gehienak zorrak kitatzeko lan egitera behartzen dituzte, askotan arbaso batek erosita.
Motak
Joputza
Errentari hauek lursail bat lantzen zuten jabe baten lurretan haientzako, alokairu bat ordainduz, eta, lurjabearentzat lan egin behar zuten kobratu gabe, beren soro pribatuetan uzta bildu behar zuten. Bide honetan ez zuten zergak zuzenean ordaindu bahar truke horrekin ordaintzen zutelako, feudalaren arebera.[1]
Esklabotza
Esklabotza, erakunde juridiko gisa, pertsona bat beste baten jabetza den egoera bat da. Esklabotza Antzinaroan hasi zen, baina ez modu baliokidean zibilizazio guztietan. Bere jatorri historikoa gerretan gatibu hartzen zituzten pertsonetaz aprobetzatuz lanetarako. Konkistatutako herri batzuen zortea ere izan zen. Esklabo izatera iristeko beste bide bat zor bidezko esklabotza edo banakako premiamendua zen.
Gaur egun
Indian esklabotza legez kanpokoa den arren, askoei esklabutzan lan egitera behartzen dituzte, beren arbasoen zorrak ordaintzeko. Txinako Herri Errepublikan salaketa ugari daude bortxazko lana dauden zelai asko egoteagatik.[2]
Esklabo lanari eta pertsonen merkataritzari amaiera emateko nazioarteko hirurehun itun baino gehiago daude, eta esklabotza garaikideari aurre egiteko munduko hamabi konbentzio baino gehiago; hala ere, arazoak bere horretan dirau. UNESCOk Esklaboen Trafikoa eta haren Abolizioa Oroitzeko Nazioarteko Eguna abuztuaren 23an ezarri zuen[3].
Erreferentziak
- Mirković, Miroslava. (1997). «The Later Roman Colonate and Freedom» Transactions of the American Philosophical Society 87 (2): i–144. doi: . ISSN 0065-9746. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- (Ingelesez) Behind Cry for Help From China Labor Camp (Published 2013). 2013-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- «Nunca houve tantos escravos como na atualidade, diz pesquisador» web.archive.org 2014-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).