Borraja
Borraja (Borago officinalis) Boraginaceae familiako espezie baten izen arrunta da. Zurtoina iletxo zuri gogorrez estalia du; hostoak biribilduak ditu, kolore ilunekoak. Loreak urdinak edo gorrixkak izaten dira gehienetan, eta mordoetan ateratzen dira. Jateko ona da, eta izerdi eta gernu eragile gisa erabiltzen da[1]. Oso erabilia da sukaldaritzan Nafarroa, Aragoi, Liguria, Kreta eta Alemaniako eskualde batzuetan.
Borraja | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Boraginales |
Familia | Boraginaceae |
Leinua | Boragineae |
Generoa | Borago |
Espeziea | Borago officinalis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | borage seed oil (en) , amabiline (en) , borage oil (en) , Borago officianalis seed (en) , borage seed fatty acid (en) eta borage leaf (en) |
Deskribapena
Landareak 60 eta 100 zentimetro arteko altuera du, eta zurtoinean eta hostoetan iletxoak dituzte. Hostoek 5 eta 15 zentimetro arteko tamaina dute, alternoak dira eta sinpleak. Loreak osoak dira, bost petalo estu eta hirukiekin, puntan bukatuak. Normalki loreak urdinak dira, nahiz eta larrosak edo zuriak ere badauden. Loreek sortak osatzen dituzte eta aldi berean irekitzen dira.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |