Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde

Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundea (gaztelaniaz: Entidades de PrevisiĆ³n Social Voluntaria edo EPSV) irabazasmorik gabeko elkartea da[1]. EAEn horrelako erakundeak Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundea izeneko federazioan daude elkartuta, zein Prebisio Sozialeko Erakundeen Legearen babesean eratu baitzen.

Federazio horrek pentsio osagarriak eskaintzen dituzten ia EPSV guztiak biltzen ditu eta, orobat, bestelako babes sozialak eskaintzen dituzten beste batzuk. EPSV federatuek EAEko langileen erdien baino gehiagoren ekarpenak jasotzen dituzte, 10.000 milioi euroko ondarea daukate eta dagoeneko 300 milioi euroko prestazioak pagatzen dituzte. Nafarroan ere badira antzeko elkarteak.

Horrelako prestazioak eman ditzakete EPSVek:

  • Pentsio aldi batekoak edo biziartekoak, erretiroagatik, bazkidearen heriotzagatik edo lanerako ezintasunagatik.
  • Prestazio bakarrak edo aldi batekoak bazkideei edo onuradunei -hala badagokie-, langabeziagatik, zahartzaroagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkorragatik...
  • Asistentzia sanitarioa.
  • Etxebizitzako kalteak, laneko tresnak eta abar konpontzeko dirua...

Ez dago mugarik bazkide izateko eta eskubide eta betebehar berak dituzte.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.