Borobudur

Borobudur IX. mendeko monumentu budista da, Java uhartean kokatua, Indonesian. Monumentuak sei plataforma laukiz osatuta dago, gainean hiru plataforma biribil dituena, 2.672 erliebez eta 504 Budaren estatuaz apainduak. Kupula nagusia goiko plataformaren erdian dago, 72 estupa zulatutan 72 Buda eseriaren estatuaz inguratua.

Borobudur1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak i, ii, vi
Erreferentzia 592
Kokalekua Indonesia
Eskualdea2Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 7°36′28″S 110°12′13″E
Izen ematea1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Monumentua Budaren omenezko santutegia eta erromesaldi tokia da. Erromesek monumentuaren oinarrian hasten dute ibilbidea eta gorantz doaz, kosmologia budistako hiru mailak zeharkatuz: Kāmadhātu (desiraren mundua), Rupadhatu (formen mundua) eta Arupadhatu (itxuragabetasunaren mundua).

Aztarnen arabera, Borobudur XIV. mendetik aurrera bertan behera utzi zen, Javako erresumetan Budismoa eta Hinduismoa alboratzen joan ziren heinean, javatarrek Islama besarkatu baitzuten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.