Boro

Boroa elementu kimiko bat da, B ikurra eta 5 zenbaki atomikoa duena. Boroa elementu tribalente ez-metalikoa dugu zenbait mineraletan dagoena. Boroa ez da bere kaxa aske aurki litekeen elementua; beste zenbait elementuekin konposaturik soilik azaltzen da naturan.

Boroa
5 BerilioaBoroaKarbonoa
   
 
5
B
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaBoroa, B, 5
Serie kimikoaMetaloideak
Taldea, periodoa, orbitala13, 2, p
Masa atomikoa10,811 g/mol
Konfigurazio elektronikoa1s2 2s2 2p1
Elektroiak orbitaleko2, 3
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 2,34 g/L
Urtze-puntua2349 K
(2076 °C, 3769 °F)
Irakite-puntua4200 K
(3927 °C, 7101 °F)
Urtze-entalpia50,2 kJ·mol1
Irakite-entalpia480 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 11,087 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K234825622822314135454072
Propietate atomikoak
Kristal-egituraerronboedrikoa
Oxidazio-zenbakia(k)3
Elektronegatibotasuna2,04 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 800,6 kJ/mol
2.a: 2427,1 kJ/mol
3.a: 3659,7 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)85 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)87 pm
Erradio kobalentea0.8 Amstrong pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 27,4
Soinuaren abiadura16200 m/s
Isotopo egonkorrenak
Boroaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
10B %18,8 B egonkorra da 5 neutroiekin
11B %81,2 B egonkorra da 6 neutroiekin

Boroak egitura alotropo ezberdin ugari osatzen ditu, hori dela eta itxura eta propietate ezberdinekin aurki liteke. Boro amorfoa hauts marroixka bat da. Boro kristalinoa, ordea, beltza, oso gogorra eta eroale txarra dugu. Elektronikan semieroaleen dopante bezala erabiltzen da silizio eta germanio kristalekin egindako trantsistore, diodo eta bestelakoetan. Boroa zenbait materiale estrukturalen baitan txertatzen da eta intsektizida ez toxiko, kondoi eta sintesi kimikoan erabiltzen da.

Boroa landareentzako ezinbesteko elikagaia dugu, nahiz eta boro kontzentrazio handiko sustratoak landareentzako toxikoak izan daitezkeen. Boroa arratoi eta beste zenbait ugaztunen osasuna ona izan dadin beharrezkoa da nahiz eta bere eragin fisiologikoa ez dagoen oso argi.

Ezaugarri nabarmenak

  • Boro amorfoa zenbait erreakzio kimikoen ondorio da. Ahuts marroiska da non atomoak alanola kateaturik azaltzen diren luzera handiko kateak osatu gabe.
  • Boro kristalinoa materialo oso gogor eta urtze puntu altukoa da eta polimorfoa gainera. Besteak beste bi zelda romboedriko ezberdin osa ditzake α-boro eta β-boroa osatzen dituelarik, lehenak 12 atomo ditu zeldako eta bigarrenak 106 inguru. Boroaren kristal gehienak zelda tetragonalak dituzte hiru egitura tetragonal ezberdin osatzen ditu orohar 50 atomo ingurukoak.

Forma alotropikoak

  • B12 ikosaedroa: 12 karbono atomoak baliokideak dira eta boro atomo bakoitza, beste bost boroz inguraturik dago.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.