Borja Gómez

Borja Gómez Raba (Pedreña, 1984ko abuztuaren 29a) traineru estropadetako patroia da. Espainiako bi txapelketa irabazi ditu besteak beste.

Borja Gómez
Bizitza
JaiotzaPedreña, 1984ko abuztuaren 29a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

Pedreñakoa izanik herriko taldean hasi zen arraunean. 2005ean Kontxako bandera irabaztear egon zen, denborarik onena egin baitzuen. Baina Oriori traba egiteagatik deskalifikatua izan zen. Hurrengo urteetan ere goi mailan ibili zen Pedreña eta bi aldiz hirugarren egin zuen Kontxan. 2014an TKE Ligatik jeitsi egin zen.

2017an Zierbenak fitxatu zuen eta goi mailako taldea osatu zuten. Kontxa irabaztear izan ziren 2018an, segundu bakarrera gelditu baitziren. Baina garaipen ugari eskuratu ditu txapelketatan, tartean Espainiako bi txapelketa eta Euskadiko bat.

Taldeak

TaldeaUrteak
Pedreña1999-2016
Zierbena2017-

Palmaresa

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.