Boris Nikolaievitx Polevoi
Boris Nikolaievitx Polevoi (Mosku, 1908ko martxoaren 17a - ib., 1981eko uztailaren 12a) errusiar idazlea izan zen.
Boris Nikolaievitx Polevoi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1908ko martxoaren 4a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Mosku, 1981eko uztailaren 12a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta kazetaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
Kazetaria izan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean. Gerrako eleberriak eta abertzaletasuna goraipatzen zutenak idatzi zituen. Haren eleberri nagusiak, Benetako gizona (1946), Meressiev hegazkin-pilotuak Bigarren Mundu Gerran egindako balentriak kontatzen zituen eta Stalin saria jaso zuen 1947an. 1962an Younost (Gazteria) aldizkariko erredaktoreburu izendatu zuten. Ezagutu zituen pertsonak eta bizi izan zituen gertakariak aipatu zituen bere liburuetan. Beste idazlanak: Gu sobietarrok (1948), Ibaiertz basatian (1962), Taiffun suntsitu zutenekoa (1971), Berlin 596 km (1972).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.