Boris Izaguirre

Boris Izaguirre Lobo (Caracas, Venezuela, 1965eko irailaren 29a - ) kazetari, idazle, telesail historiogile eta telebista aurkezlea da. Venezuelar naziotasunaz gain, espainiarra ere badu. Rubí edo La dama de Rosa telesailen istoriogileak Xavier Sardàren Crónicas Marcianas edo Ana García-Siñerizekin Channel nº 4 telebistako programetan parte hartu du. Zero, El País Semanal, Fotogramas eta Marie Claire kolaborazioak idatzi ditu eta, 2007an, narratibako Planeta Sariko finalista izan zen.

Boris Izaguirre

Bizitza
JaiotzaCaracas, 1965eko irailaren 29a (58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, telebista aurkezlea, gidoilaria, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

IMDB: nm0412698 Facebook: BorisIzaguirre Twitter: Borisizaguirre Edit the value on Wikidata

Biografia

Boris Izaguirre Lobo Caracasen, Venezuelan, jaio zen 1965ko irailaren 29an. Aita Venezuelako Zinemateka Nazionalaren zuzendari ohia den Rodolfo Izaguirre da eta ama, berriz, ballet klasikoko eta dantza garaikideko dantzaria den Belén Lobo. Bikoteak 3 seme-alaba izan zituen eta Boris haietako bigarrena da (Rhazil, Boris eta Valentina).

Homosexual deklaratua, 2006az gero, Rubén Nogueirarekin ezkonduta dago[1].

Lana

Boris Izaguirre Liburu Azokan 2008an, Madrilen

Borisen bizitza profesionala 16 urterekin hasi zen El Nacional de Caracas egunkarian, Animal de frivolidades gizarte kronika egiten zuelarik. Ez zuen inoiz unibertsitatean ikasi, lanean baizik.

Orduz gero, ez dio lanarik utzi eta medio ezberdinetan kolaboratzeko aukera izan du: El País, Fotogramas, Zero1 gay aldizkaria, De vuelta al armario sekzioa Marie Claire aldizkarian.

Irratian ere egiten du lan, Cadena SER emisoran, Carles Francinok aurkezten duen La ventana programan. 2011ko irailean jaio zen El Paísen Revista del Sábado sekzioan, La paradoja y el estilo zutabea idazten du.

Gidoilari, José Ignacio Cabrujasekin batera Rubí rebelde eta La dama de rosa telesailen autore da. Ekoizpen horiek arrakasta izan zuten Espainiar Telebistan eta Santiago de Compostelakora lekualdatu zen. Espainian, Inocente, Inocente edo El súper bezalako programetan.

Programa askotan agertu da: Moros y cristianos, La noche por delante eta Más madera de Telecinco, Crónicas marcianas programa izan zen erabateko arrakasta eman ziona. Javier Sardá zuzendari eta aurkezleak deitu zion programa horretan kolaboratzeko eta, 1999tik 2005ean bukatu zen arte, probokazioa sexuaren arloan eta maiz biluzik jartzeko joera medio, Boris Izaguirre erabateko fenomeno mediatiko bilakatu zen.

Telecincoko El anfitrión programa propioa ere aurkeztu zuen, baina audientziak ez zion lagundu eta ale gutxi batzuen ondoren, bertan behera geratu zen.

Crónicas marcianas amaituta, 2005eko azaroan, Cuatro kanalean hasi zen lanean, Ana García-Siñerizen ondoan, Channel nº4 programan eta 2008ko hasierara arte iraun zuen honek.

Hurrengo urtean, berriz, Javier Sardàrekin egin zuen lan berriro, Telecincoren La tribu programan.

2010ean, Televisión Españolak hartu zuen Humanos y divinos elkarrizketa programa gidatzeko xedean. Hau ere, audientzia gutxikoa izan zen eta bertan behera geratuko zen hilabete barru[2].

Las mañanas de Cuatro izango zuen hurrengo erronka eta, 2011ko maiatzean, Supervivientes: El debate eta El debate de Gran Hermano egin zituen Telecincon.

Epaile izan zen Televisión Españolako ¡Mira quién baila! programan 2008 eta 2010ean.

Animatzaile gonbidatua izan zen Miss Venezuela programan -Venezuelako audientzia gehieneko programa, Venevisionek banatua, Univisionek AEBn, eta Latinoamerika osoan Venevision Plus eta Novelísima bidez-, 2009 eta 2010ean. 2009an, Drag Queen Galako aurkezle izan zen Kanaria Handian.

2012ko abuztuaren 30ean, berriro gonbidatu zuten Miss Venezuela 2012ko edizioaren epaileen lehendakari izateko[3].

2012-2013 denboraldian, La Semana Mas Larga andaluziar programan egiten du lan.

Boris idazlea

Boris Izaguirrek lehen eleberria 26 urterekin argitaratu zuen Venezuelan eta El vuelo de los avestruces izenburua jarri zion.

7 urte geroago etorri zen bigarrena, 1998an, Espainian eta Azul petróleo izena jarri zion.

Villa Diamante izan zen arrakasta gehien lortu zuen eleberria eta Planeta Sarian finalista izan zen 2007an.

2011n, Londresen kokatzen den Dos monstruos juntos argitaratu zuen. Hainbat entsegu liburu ere idatzi du.

  • El vuelo de los avestruces (1991)
  • Azul petróleo (1998)
  • Morir de glamour (2000)
  • Verdades alteradas (2001)
  • 1965 (2002)
  • Fetiche (2003)
  • Villa Diamante (2007ko Narratibako Planeta Sariaren finalista) ISBN 84-08-07597-7
  • Y de repente fue ayer (2009) ISBN 978-84-08-08678-9
  • Dos monstruos juntos (2011) ISBN 978-84-08-10389-9
  • Un jardín al norte (2014) ISBN 978-84-08-13563-0

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Izaguirre Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.