Borgoinarren alderdia

Borgoinarren alderdia (frantsesez: Bourguignons) Ehun Urteetako Gerran (Frantzia eta Ingalaterra artean, 1337-1453) Borgoinako dukearen aldekoak eta Armañac-ekoen (Orléans-ko dukearen aldekoen) aurkakoak ziren.

Historia

Karlos VI.aren erotasunaz baliaturik, Frantziako koroaren jabe egiten saiatu ziren borgoinarrak, Joan Beldur Gabea buru, eta ingelesekin bat egin zuten. Orléans-ko dukea hil ondoren (1407), Elisabet Bavariakoa erregina borgoinarren alde jarri zen, agintea mantentzearren. Joan Beldur Gabea hil ondoren, Filipe Onberak ingelesekin negoziatu zuen Troyesko Ituna 1420. urtean. 1431. urtean, borgoinarrek Joana Arc-ekoa atxilo hartu eta ingelesen eskuetan utzi zuten. Azkenean, Filipe Onbera eta Karlos VII.a adostasunera etorri ziren eta Arrasko Itunak gerra zibilaren bukaera ekarri zuen (1435).

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Historia
    Frantzia
    Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.