Bordighera
Bordighera Italiako Liguria eskualdeko Imperia probintziako hiri eta udalerri bat da.
Bordighera | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Probintzia | Imperia | |
Eskualdea | Liguria | |
Alkatea | Maurizio Zoccarato | |
Izen ofiziala | Bordighera | |
Posta kodea | 18012 | |
ISTAT kodea | 008008 | |
Herriburua | Bordighera | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°46′44″N 7°40′20″E | |
Azalera | 10,41 km² | |
Altuera | 5 | |
Mugakideak | Ospedaletti, Seborga, Vallebona eta Vallecrosia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 10.160 (2023ko urtarrilaren 1a) −252 (2018) | |
Dentsitatea | 1.023,44 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0184 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Neckarsulm, Villefranche-sur-Mer eta Penza | |
Katastro kodea | A984 | |
Sailkapen sismikoa | 3s (Txiki-ertaina) | |
Matrikula | IM | |
http://www.bordighera.it/ |
Historia
Hiria K. a. IV. mendean sortu zuten liguriarrek.
Historikoki neguko resort garrantzitsu bat izan da, bereziki Ingalaterrako bisitari jubilatuentzat, eta ospetsua da bere kostaldeko paisaia ederragatik. Bere lore eta palmondoak oso ospetsuak dira, esportatuak izan direlarik, eta Erromako San Petri basilikan Erramu Igandean erabilitako palmondo hostoak hemendik datoz. Côte d'Azurreko floraren bilduma bakarra erakusten duen museo bat dago.
1682tik Napoleon Bonaparteren garairarte, Bordighera inguruko haranetako herriek osatutako errepublika txiki baten hiriburua izan zen.
Hiri honetan ospatu zen 1941eko otsailean Bordigherako elkarrizketa ospetsua Francisco Franco eta Benito Mussolini diktadoreen artean.
Toki interesgarriak
- Santa Maria Magdalenaren eliza (XVII. mendea)
- Lorategiak gaur egun Via Romana deitzen den Via Julia Augustaren inguruan.
Arkitektura zibila
- Palazzo Comunale.
- Palazzo del Parco.
- Villa Margherita.
- Villa Garnier.
Kultura
George MacDonald idazle eskoziarra hemen bizi izan zen, baita lan egin ere urte garai batzuetan. Bere etxea britainiar koloniaren gune kultural garrantzitsua izan zen. Antzinako eliza anglikanoaren hilerrian lurperatua dago.
Hiri honetan hil zen, 1908an, Edmundo de Amicis idazle ospetsua, bere lanen artean 1886ko Cuore (Bihotza) liburua nabarmentzen delarik.
Bordigherak, aitzina, Bordigherako Umorearen Nazioarteko Jaialdia hartzen zuen, historieta, tira komikoa, zine komedia, marrazki bizidun eta umorismoari orokorrean eskainitako jaialdirik garrantzitsuenetako bat zena. 1947an inauguratu zuen Cesare Perfetto kazetariak eta 52 aldiz ospatu zen 1999 arte.
Eboluzio demografikoa
Herri mugakideak
Herri senidetuak
- Villefranche-sur-Mer (Frantzia) 1956tik
- Neckarsulm (Alemania) 1963tik