Boqueróngo departamendua
Boqueróngo departamendua edo Boquerón (gaztelaniaz: Departamento de Boquerón) Paraguaiko ipar-mendebaldean dagoen departamendua da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Hayes presidentea departamendua, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Bolivia. 91.669 km²ko azalerarekin herrialdeko departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 63.011 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen bigarren departamendua da. Filadelfia du hiriburu.
Boqueróngo departamendua | |||
---|---|---|---|
Paraguai | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Paraguai | ||
Izen ofiziala | Departamento de Boquerón | ||
ISO 3166-2 | PY-19 | ||
Hiriburua | Filadelfia | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 21°31′S 60°42′W | ||
Azalera | 91.669 km² | ||
Mugakideak | Paraguai Garaiko departamendua, Hayes presidentea departamendua, Formosa probintzia, Salta probintzia, Tarijako departamendua, Chuquisaca eta Santa Cruzko departamendua | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68.595 (2022) | ||
Dentsitatea | 0,69 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−04:00 |
Banaketa administratiboa
Boquerón hiru barrutitan banatuta dago:
Barrutiak | Azalera (km²) | Biztanleria (2017ko est.)[1] |
---|---|---|
1 Filadelfia | 13.879 | 18.209 |
2 Loma Plata | 1.787 | 16.460 |
3 Mariscal José Félix Estigarribia | 76.003 | 28.342 |
Boquerón | 91.669 | 63.011 |
Erreferentziak
- DGEEC. Proyección de la población por sexo y edad, según distrito. Revisión 2015. (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 9an).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.