Bonnie Raitt
Bonnie Lynn Raitt (Burbank, Kalifornia, AEB, 1949ko azaroaren 8a) estatubatuar musikaria da. Gitarra-jotzaile, kantari eta musikagilea. Lau Grammy sariren irabazlea.
Bonnie Raitt | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Burbank, 1949ko azaroaren 8a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | John Raitt |
Ezkontidea(k) | Michael O'Keefe (1991 - 1999) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Radcliffe College (en) Harvard Unibertsitatea Oakwood Friends School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, piano-jotzailea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | bluesa americana folk rock |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records Capitol Records Warner Records |
bonnieraitt.com | |
| |
Biografia
Ikasle-garaian, eten bat eginda, kuakeroen talde batentzat lan egin zuen, eta klub txiki batean jo zuen. 1971n, nolabaiteko ospea zuelarik folk eta blues musikarien artean, Warner Brothers ekoizpen-etxeak kontratu bat eskaini zion, eta zenbait disko grabatu zituen: Bonnie Raitt (1971); Give It Up (1972); Takin' My Time (1974); Streetlights (1974); Green Light (1982); Nick of Time (1989); eta Luck of the Draw (1991), Longing in Their Hearts (1994), Road Tested (1995), Fundamental (1998), Silver Lining (2002), Souls Alike (2005).
Kuakeroen kide den aldetik, ingurunea babesteko taldetan parte hartu du eta Latinoamerikako jazarpen politikoaren biktimen alde lan egin du.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonnie Raitt |
- (Ingelesez) Bonnie Raitten webgunea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.