Boniface Alexandre
Boniface Alexandre (Ganthier, 1936ko uztailaren 31 – Port-au-Prince, 2023ko abuztuaren 4a) haitiar politikaria izan zen. Haitiko behin-behineko presidentea izan zen 2004tik 2006ra.
Boniface Alexandre | |||
---|---|---|---|
2004ko otsailaren 29a - 2006ko maiatzaren 14a ← Jean-Bertrand Aristide - René Préval → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ganthier (en) , 1936ko uztailaren 31 | ||
Herrialdea | Haiti | ||
Heriotza | Port-au-Prince, 2023ko abuztuaren 4a (87 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta epailea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Bere osaba Martial Célestinek hazi zuen, Haitiko lehen ministroa izan zenak. 25 urtez abokatu izan zen, 1992an Gorte Goreneko kide izendatu zuten arte. Jean-Bertrand Aristide presidenteak Gorteko presidente izendatu zuen 2002an.
Bere karguaren ondorioz, presidente bihurtu zen Aristideren aurkako 1994ko estatu-kolpearen ondoren. Amnistia Internazionalek indarraren gehiegizko erabilera, exekuzio estrajudizialak eta krimenen ikerketa falta salatu zituen bere agintaldian.
2006ko maiatzean, René Prévali eman zion boterea, otsaileko hauteskundeetan presidente hautatu baitzuten.