Bondage

Bondage hitzarekin BDSMarekin lotutako sexu-ekintza bat izendatzen da. Izen hau ematen zaio beste pertsona baten adostasunarekin gorputza lotu, inmobilizatu edo mugimenduak ukatzeari helburu erotiko, estetiko edo/eta estimulazio somatosentsoriala lortzeko. Sokak, eskuburdinak, bondage zinta, edo lotzeko balio duen beste edozein objektu erabil daiteke helburu horrekin.

Strappado motako bondagea

Bondageak, bere horretan, ez dakar sadomasokismoa. Bondagea helburu bat izan daiteke, soka bondagean edo titi bondagean, adibidez. Sexu-ekintza gisa ere har daiteke, BDSM jarduera ezberdinekin uztartuta. Izan ere, BDSM akronimoan "B" letrak "bondage" adierazten du. Sexualitatea eta erotismoa garrantzitsuak dira bondagean, baina ez du zertan helburua izan behar. Estetika izan daiteke, adibidez, helburu bakarra, Japoniako shibari teknikan bezala.

Bikotekide aktiboak bere bikotekide pasiboa lotzeko izan ditzakeen arrazoiak asko dira, baina plazerra izan ohi da helburua, batek bere sumisioarekin eta bestea bere dominazioarekin kontrola eta boterea igaroarazten diolako. Pertsona sadomasokistentzat bondagea beste helburu bat lortzeko tresna da, errazagoa baita modu honetan sexu-ekintza garatzea ere.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.