Bon Jovi (albuma)

Bon Jovi Bon Jovi talde estatubatuarraren lehen musika albuma da, bi milioi aletik gora saldu zituena mundu mailan. Bertako abesti ezagunena Runaway da, Estatu Batuetako hainbat irratietan ezagun egin zena.

Bon Jovi
Bon Jovi taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1984ko urtarrilaren 21
Grabazioa1982ko irailetik 1983ko ekainera
Musika motaHard Rock, Glam Metal
Iraupena38:29
DiskoetxeaMercury Records
EkoizpenaTony Bongiovi, Lance Quinn
Bon Jovi taldearen kronologia
7800º Fahrenheit (1985)

Diskoak 43. postuan lortu zuen Billboarden[1] eta 350.000 ale saldu zituen atera eta segituan, zifra harrigarria talde hasiberri batena zela kontuan hartuz. Hasiera batean, "Tough Talks" izenpean argitaratzeko asmoa izan zuten baina azkenean taldearen izen berarekin, hau da, Bon Jovi bezala kaleratu zen.

Abestien zerrenda

Zenb.AbestiaLuzera
1.Runaway3:50
2.Roulette4:41
3.She Don´t Know Me4:02
4.Shot Through The Heart4:25
5.Love Lies4:09
6.Breakout5:23
7.Burning For Love3:53
8.Come Back3:58
9.Get Ready4:08

Bideoak

  • Runaway
  • She Don´t Know Me

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.