Hegazkinlari jaka
Hegazkinlari jaka jaka mota bat da, hasiera batean hegazkinlarientzat sortu zena baina, gaur egun, herri kulturaren eta talde urbano askoren parte dena. Mota eta bide ezberdinak hartu ditu, eta bereziki ezaguna izan zen 1980ko hamarkadan bomber izeneko jaka[1].
Bomber-jakak
Testuingurua eta historia
Bomber-jakak arropa militarrean du jatorria, baina punka bezalako azpikulturetan sartu zen eta berriki bidea ireki da goi-mailako joskintzan. Bomber-jaka militarra moldakorra izateko egina izan zen, bere funtzionaltasunagatik, tripulazioak bero mantentzen zituen jaka arin bat baitzen. B-15 jakak kotoizko larruzko lepo bat zuen, beranduago, 1945etik aurrera nylonera aldatu zena, egokiago jotzen baitzen, urarekiko erresistentea delako eta transpirazioa kanpoan mantentzen duelako. ''Bomber'' jakak 1950eko hamarkadaren amaieran agertu ziren Europan, eta 1963an, jakak Europako aire-indarren artean eta, denborarekin, merkataritza-kontsumitzaileen artean zabaldu ziren.
Japoniak ere eragin handia izan zuen moda amerikarraren zentzuan Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Bereziki, 1951n, Kensuke Ishizuk bere VAN marka aurkeztu zuen, japoniar gazte kulturari, tokirik ez zuen estiloko arropa eman ziona, Oxford atorrak eta praka estuak kasu. Bomber-jaka ezaguna izaten jarraitzen du XX. mendean, grungearen eta kaleko arroparen azpikulturaren zati gisa; "Kanye efektuak", berriz, are eragin handiagoa izan zuen haren ospean[2].
Koloreak
Bomber jakak jatorrian, tonu urdin ilun batean agertu ziren, beranduago, salbia berde batera aldatu zena Korea eta Vietnamgo gerren ondoren, soldaduentzat errazagoa baitzen baso edo landa artean ezkutatzea horrela 1960ko hamarkadan izandako gerratan. Jakak ospetsu egin ziren militarren eremutik haratago 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan, batez ere punk eta skinhead ingelesen eskutik. Kolorea borgoinara aldatu zuten, militarrengandik bereizteko. Marroia ere kolore klasikoa da larruzko hegazkinlari-jakentzat.
Jakaren ospea dela eta, kaleko markek eta gama altuko markek hainbat tonutan diseinatu dute bomber-jaka. Itsas urdin, berde militar eta beltz estandarraz gain, bomberra pastel tonuetan aurki daiteke, hala nola, arrosa, urdina, menda edo baita urrea eta zilarra ere.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Sourcing, 02 20 2016 | Fashion Fabric. (2016-02-20). «Fashion Archives: The History of the Bomber Jacket» StartUp FASHION (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
- (Ingelesez) Wala, Bev. (2020-11-10). «What Is A Bomber Jacket? – The Definitive Guide of Bomber Jackets» The Highest Fashion (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).