Bom Jesus do Monte
Bom Jesus do Monte Portugalgo Braga hiriaren ondoko Nogueiró e Tenões parrokian dagoen santutegia da, bere 116 metroko eskilara barrokoagatik ezaguna. Monumentu nazional izendatuta dago, eta UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat jo zuen 2019an.[1]
Bom Jesus do Monte | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Eskailera ezaguna Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Braga |
Portugalgo hiria | Braga |
Freguesia | Nogueiró e Tenões |
Koordenatuak | 41°33′17″N 8°22′39″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1772 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bragako artxidiozesia |
Izena | Jesus Nazaretekoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Azalera | 26 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iv) |
Erreferentzia | 1590 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2019, 2019 (? bilkura) |
Kontaktua | |
Helbidea | Estrada do Bom Jesus |
Webgune ofiziala | |
|
Historia
Gurutze Santuaren kapera eraiki zuten bertan 1373an eta hainbat berriztatze izan zituen XV eta XVI. mendeetan. 1629an erromesaldiak hartzeko Bom Jesus eliza eraiki zen.
Gaur egungo santutegia 1772koa da, eta Rodrigo de Moura Telles Bragako artzapezpikuak sustatu zuen. Hasiera batean Kristoren Nekaldia erakutsiko zuen eskailera egin zen, bidean terrakotazko irudiak zituzten kaperak egin ziren Via Crucis-aren pasarteak azaltzeko. Ondoren sigi-saga itxurako eskailerak gehitu zitzaizkion, bost zentzumenei dedikaturikoak (ikusmena, usaimena, entzumena, ukimena eta dastamena). 1725ean, Manuel Pinto Vilalobos arkitektoak eliza barrokoa altxatu zuen eskaileraren bukaeran. Ondoren hainbat kapera gehitu zitzaizkion, eta santutegiaren lanak 1772an amaitu zituzten.
Braganzako Gaspar artzapezpikuak 1781ean eskilara berriak gehitu zizkion hiru bertute teologikoak sinbolizatzen dituztenak (fedea, esperantza eta karitatea). Ondoren XVI. mendeko eliza zaharra bota eta eliza neoklasiko berria eraiki zuten haren lekuan. Carlos Amarante izan zen arkitektoa.
XIX. mendean parke batek inguratu zuen santutegia eta Braga hiriarekin lotzeko muinoa igotzen duen funikularra ezarri zen.
Iruditegia
- Bom Jesus do Monte eliza barrokoa.
- Elizaren barnealdea.
- Eskailerak.
- Eskailerak.
- Eskailerak eta kapera bat.
Erreferentziak
- World Heritage Whc.unesco.org