Bolibar (Eskoriatza)

Bolibar Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hegoaldean dagoen auzoa eta bertako zazpi elizateetako bat da.

Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bolibar».
Bolibar
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°00′13″N 2°31′41″W
Garaiera381 metro
Demografia
Biztanleria119 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
Bolibar auzoko baserriak Aitzorrotz mendiaren azpian.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 106 biztanle ditu.

Mugakideak

Iparraldean Eskoriatzako herrigunea, hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Mendiola (Eskoriatza) eta mendebaldean Mazmela eta Zarimutz (Eskoriatza) eta Leintz-Gatzagako udalerria mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria

Bolibarko biztanleria
20002001200220032004200520062007
108109115109111106111106

Auzuneak

Lete eta Eraña auzuneek elizatea osatzen dute. Alde batetik, Lete kilometro bat baino gehixeagoko malda batek zeharkatzen du oso-osorik eta bertan dago Eskoriatzako hilerria. Eta, maldaren tontorrean, Bideko Andre Maria Birjinaren omenezko irudi bat dago. Bertatik, Erañarako, Mendiola (Eskoriatza) auzorako edo Aretxabaletako Arkarazo elizaterako bideak daude.

Bestetik, Erañan San Andres baseliza eta Axtrokiko harkaitza aipatzekoak dira.

Arkeologia

Bertan aurkitu ziren, Eraña auzoan zehazki, zelten garaiko bi urrezko ontzi, Axtrokiko harkaitzean. Gorago, Eraña auzoko baserrien ondoan, San Andres Ermita dagoen tokian, bi harrizko sarkofago aurkitu ziren. Uxar kobazuloan ere ondare arkeologikoa topatu da[1].

Mendiak

Zaraia, Elgea eta Arlabaneko mendilerroetan aurkitzen diren mendi ugaritarako abiapuntua da. Horien artean, Aitzorrotz, Aranguren, Elorretako Haitza, Kurtzebarri eta Mugarriluze. Aitzorrotz menditik gertu, gainera, Gomiztiturri iturria dago.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) ·, ·. (pdf) Carta arqueológica. Yacimientos en cueva. Cuenca del Deva.. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.