Boletus lupinus

Boletus lupinus (Rubroboletus lupinus) Boletaceae familiako onddoa da. Usain txarra dauka eta zaporea ezta batere nabarmena.[1] Ez da jangarria

Boletus lupinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus lupinus
G. Costanzo, M. Gelardi, G. Simonini, A. Vizzini
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 (18) cm. arteko diametrokoa. Hemisferikoa, gero ganbila, haragitsua; gaztetan hori zurbila, gero gorri-purpura eta amaieran gorri-kobre kolorekoa. Azal lehorra, itsatsia, ukitzean berehala zikintzen da urdin-beltzez.

Tutuak: Libreak, biribilduak, horiak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Gorri-laranja, gorri-purpura kolorekoak. Ukitzean urdindu egiten dira.

Hanka: Lodia, irmoa, erraboilduna hasieran, zilindrikoa ondoren; hondo hori-laranjarekin, gero purpurara pasatzen da eta gorri-odol koloreko sare fin batez estalia.

Haragia: Lodia eta sendoa, hori bizia, berehala urdintzen da ebakitzean, kolore honek berde-horixka aldera egiten du astiro, eta amaieran (24 – 48 ordu) gorri-purpura edo gorri-ardo kolorera. Fruta azidoaren usaina du, eta zapore ahula.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Lupinus epitetoa berriz latinezko “lupus” hitzetik dator, hau da, “otso” hitzetik.

Jangarritasuna

Susmagarria, zenbait istripu gastrointestinal egozten zaizkio.[3]

Nahasketa arriskua

Hankan sarerik ez duten beste Boletus batzuekin nahas daiteke, esaterako Boletus pulchrotinctus-ekin. Hau oso ahul urdintzen da.

Boletus satanas, Boletus rhodopurpureus, Boletus rhodoxanthus eta beste poro gorridun batzuekin, hauetako bat ere ez da jangarria.[4]

Sasoia eta lekua

Uztailetik urrira, haritzen azpian batez ere.[5]

Banaketa eremua

Europa.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 54 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 505 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.