Bolba
Bolba, mikologian, zenbait perretxikoren oinarrian ageri den eta errezel orokorraren hondarra den katilu-formako egitura da. Ezaugarri makroskopiko hau oso erabilia da perretxikoak identifikatzerakoan, oso erraz atzematen den elementua baita eta ikuspuntu taxonomikotik esangura berezia baitauka. Bolba daukaten perretxiko bat aurkitzean, ia seguru esan daiteke Amanitaceae taldeko ale bat dela. Honek garrantzi handia dauka, familia honetan, proportzionalki, beste taldeetan baino perretxiko pozoitsu gehiago baitaude.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.