Boing

Boing Espainiako telebista kate bat da, 2010eko irailaren 10ean LTD bidez irekian emititzen hasi zena.

Boing
Boing
JabeaMediaset España
Emisio eremua Espainia
Hasiera data2010eko irailaren 10a (13 urte)
BaliagarritasunaLTD, Kablea, ADSL
Kate senidea(k)Cuatro, LaSiete, Telecinco, Cincoshop, CNN+, 40 latino, Canal Club, FactoríaDeFicción
www.boing.es/

2008ko azaroaren 28an Telecinco eta Turner-rek marrazki bizidunak emititzeko akordioa sinatu zuten[1] eta Telecinco eta Telecinco 2 telebista kateetan Boing izeneko umeentzako saioa emititzen hasi zen.

2010eko abuztuan Telecincok Boing izenarekin telebista kate berria sortzea erabaki zuen eta hilabete beranduago emititzen hasi zen.

Telebista


Logotipoa Deskribapena

Telecinco da kate nagusia. Era guztietako ikus-entzuleentzakoa da. Reality show-ak, lehiaketak, entretenimendurako programak... eskaintzen dituzte.

Cuatro
Cuatro

Cuatro: bigarren kate garrantzitsuena da. Nerabe eta gizonentzakoa da, eta Estatu Batuetako telesailak eta programak eskaintzen dituzte, besteak beste.

Factoría de Ficción: fikzio eta nerabe entretenimendurako katea da.

Boing: umeentzako katea da. Telesail, marrazki bizidunak eta filmak eskaintzen dituzte.

Divinity: emakumeentzako katea da. Famatuak, joerak eta gizarte kronikak agertzen dira.

Energy: gizonentzako katea da.

Erreferentziak

  1. http://www.formulatv.com/1,20081128,9580,1.html Formulatv.com webguneko albistea.

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.