Boinas La Encartada museoa
Boinas La Encartada museoa Balmasedan dagoen industria iraultzari buruzko museoa da, Peñueco auzoan. Museoa 2007ko urtarrilaren 10ean ireki zituen ateak "Boinas La Encartada Museoa"-k, fabrikako antzinako eraikinean hain zuzen ere.
Boinas La Encartada museoa | |
---|---|
La Encartada![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Balmaseda |
Koordenatuak | 43°10′33″N 3°12′46″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2007ko urtarrilaren 10a |
Ondarea | |
67 | |
Webgune ofiziala | |
Gaur egun, museoaren izena "La Encartada Fabrika-Museoa" da eta bertan Industria Iraultzako produkzio prozesu osoa ezagutu daiteke.
La Encartada, S.A. enpresa 1892.urtean sortu zen eta 1992.urte arte lanean jarraitu izan zuen. 100 urte honetan ekoizpen guztiak erabili izan zuen lehengaia artilea izan zen, eta ekoiztutako produkturik ezagunena txapela izan zen.
Ezaugarriak
La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan, txapela produkturik ezagunena izan zelarik. La Encartada, adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.
Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate. Honek, gaur egun, museoa bisitatuz Industria Iraultzaren garaietara bidaia egiteko aukera ematen digularik.
Ondareari begira interes handia daukanez, multzoa hamarkada batean zehar zaharberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.
Argazki galeria
- Boinas La Encartada museoaren kanpoaldea elurtuta.
- Lantegiko makineria.
- Museora sarrera.
- Enkartadako turbina.
- Enkartadako makinaria.
- Enkartadako hari makinaria.
- Enkartadako hari makinariaren ikuspegi orokorra.
- Enkartadako makinaria.
- Enkartadako jabeen etxeko saloia.
- Enkartadako jabeen etxeko sukaldea.
- Enkartadako jabeen etxeko korridorea.
- Enkartadako makinariaren ikuspegi orokorra
Webgune ofiziala
Ikus, gainera
- Euskal Herriko museoen zerrenda
- Bizkaiko museoen zerrenda
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |