Boinas Elósegui

Boinas Elósegui Tolosako enpresa bat da, XIX. mendetik txapelak ekoizten dituena. Munduko txapel edo bonet ekoizle handienetakoa eta ezagunenetakoa da, eta kalean erabiltzeko zein armadetako uniformeetarako egiten ditu txapelak.

Boinas Elósegui
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreajantzigintza
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1858
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia

Antonio Elosegi (1834-1905) tolosarrak galtzerdiak egiteko fabrika bat sortu zuen Tolosan 1858an. Baina galtzerdiak gaizki ateratzen zitzaizkien, txapel baten modukoak eta, ondorioz, Elosegik txapelak egitea erabaki zuen[1].

Lehen urteetan, eskulana emakumeko langileek egiten zuten, eta bakoitzak egunean txapel bat egiten zuen. Europatik makinak automatizatzeko sistema ekarri zuten gero, eta egunean 3.000 txapel egiten zituzten handik hamarkada batzuetara.

2018 urtearen inguruan, enpresak 160.000 txapel egiten ditu urtero: erdiak militarrentzat eta beste erdiak zibilentzat.

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Haizeak ez du eraman» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.