Boikot
Boikota pertsona edo enpresa baten produktuak erosteari edota saltzeari uko egitea da, baita beste edozein merkataritza-harreman izateari uko egitea ere. Halaber, herrialdeen aurkako boikotak ere badaude, ekimena herrialde batean ekoiztutako produktuen aurka egiten denean. Boikota, hortaz, gizabanako, enpresa edota herrialdeen aurkako presio eta protesta modua da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.