Bohumil Hrabal
Bohumil Hrabal (Brno, 1914ko martxoaren 28a - Praga, 1997ko otsailaren 3a) txekoslovakiar idazle bat izan zen. 83 urte zituenean, klinika bateko bosgarren solairutik jausi zen, usoei jaten ematen ari zen unean. Oraindik zalantza dago istripua ala suizidioa izan zen.
Bohumil Hrabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bohumil František Kilian |
Jaiotza | Brno-Židenice (en) , 1914ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Txekoslovakia Txekia |
Bizilekua | Q122416555 |
Heriotza | Praga, 1997ko otsailaren 3a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Hradištko (Nymburk barrutia) Cemetery in Hradištko (en) |
Heriotza modua | : falling from height (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eliška Hrabalová (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolina Faculty of Law, Charles University in Prague (en) |
Hezkuntza-maila | Zuzenbiden Doktorea |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, legelari-poeta, poeta eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza fikzioa |
|
Zuzenbidean doktorea zen. Era askotako lanbideak izan zituen, idazle izan baino lehen. 1963an hasi zen literatura-lanak argitaratzen, eta arrakasta handia izan zuen, baina 1968an, sobietarrek Txekoslovakia mendean hartu zutenean, debekatu egin zituzten haren liburuak 1976 arte. Hrabalen pertsonaiak ez dira heroiak, eta kontatzen duena eguneroko gertakizun xumeez betea da, ia era surrealista batean azaldua, ironiazko ikuspuntutik. Haren ipuin, liburu eta eleberri ezagunenak hauek dira: Ostře sledované vlaky (1965, Zorrotz begiratutako trenak, Fernando Rey Escalerak euskaratua), Jiří Menzel-ek zinemara eramana; Inzerát na dům, ve kterém uz nechci bydlet (1966, Dagoeneko bizi nahi ez dudan etxe batentzat iragarkia); Obsluhoval jsem anglického krále (Nik, Ingalaterrako erregearen zerbitzura egon naizen honek); Příliš hlučná samota (Bakartasun ardailaz beteegia); Postřižiny (1976, Haurtzaroko pertsonaiak); Kdo jsem (1989, Nor naizen ni).
Idazlanak
- Ztracená ulička, 1948
- Hovory lidí, 1956
- Skřivánek na niti, 1959
- Perlička na dne, 1963
- Pábitelé, 1964
- Taneční hodiny pro starší a pokročilé, 1964
- Ostře sledované vlaky (Zorrotz begiratutako trenak), 1964
- Inzerát na dům, 1965
- Kopretina, 1965
- Automat svět, 1966
- Morytáty a legendy, 1968
- Domácí úkoly, 1970
- Poupata, 1970
- Obsluhoval jsem anglického krále, 1971
- Městečko u vody (trilogia)
- Postřižiny 1974
- Krasosmutnění, 1979
- Harlekýnovy milióny, 1981
- Příliš hlučná samota, 1977
- Bambini di Praga, 1978
- Slavnosti sněženek, 1978
- Každý den zázrak, 1979
- Příliš hlučná samota, 1980
- Kluby poezie, 1981
- Něžný barbar, 1981
- Domácí úkoly z pilnosti, 1982
- Listování ve stínech grafických listů, 1983
- Domácí úkoly z poetiky, 1984
- Vita nuova, 1986
- Život bez smokingu, 1986
- Proluky, 1987
- Svatby v domě, 1987
- Chcete vidět zlatou Prahu?, 1989
- Kličky na kapesníku, 1989
- Můj svět, Ceskoslovensky spisovatel 1988
- Kdo jsem, 1989
- Barvotisky, 1990
- Krásná Poldi, 1990
- Listopadový uragán, 1990
- Schizofrenické evangelium, 1990
- Kouzelná flétna
- Ponorné říčky, 1991
- Růžový kavalír, 1991
- Aurora na mělčině, 1992
- Večerníčky pro Cassia, 1993
- Texty, 1994
Euskaraz
- Zorrotz begiratutako trenak (Alberdania eta Elkar, 2002). Itzultzailea: Fernando Rey.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohumil Hrabal |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.