Bohol itsasoa

Bohol itsasoa (ingelesez: Bohol Sea) edo Mindanaoko itsasoa (ingelesez: Mindanao Sea) Filipinetako itsasoaren adar bat da, Bisayak eta Mindanao arteko barneko itsaso bat dena.[1] Bere uharte nagusiak Siquijor eta Camiguin dira. Ekialdean Surigaoko itsasartearen bidez Filipinetako itsasoa; iparraldean Canigaoko ubidea eta Cebuko itsasartearen bidez Camotesko itsasoa; mendebaldean Negros eta Zamboangako penintsula arteko itsasartearen bidez Suluko itsasoa ditu.

Bohol itsasoa
Motamarginal sea (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak9°12′N 124°30′E
Honen parte daOzeano Barea
Hidrografia
Betebidea

Eskualdeko hiri nagusiak Cagayan de Oro (553.966 bizt. 2007an), Iligan, Butuan (298.378 bizt.), Dumaguete (116.392 bizt.), Ozamiz (123 137 bizt.) eta Tagbilaran (92.297 bizt.) dira.

Erreferentziak

  1. Merriam-Webster's Geographical Dictionary. Merriam-Webster ISBN 0877795460..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.