Bohemiako kristal
Bohemiako kristala Bohemia eta Silesia eskualdeetan egindako beira da.[1] Bohemiako kristala XIII. mendearen amaieran hasi ziren egiten, baina ez zuen oihartzun handirik lortu XVI. mendearen amaierara arte. Hurrengo bi mendeetan, Bohemiak Europan erabateko nagusitasuna izan zuen mota horretako industrietan. Barroko aroko (1685etik 1750era) ebaketa eta grabatuak bereziki nabarmenak dira. XVII. mendearen hasieran, Caspar Lehmann harribitxi moztaileak, Pragan Rodolfo II.a enperadorearen babesa zuenak, kobrea eta brontzea beirarekin nahasten dituen beiratze eta grabaketa tipikoaren teknika sortu zuen, gaur egun tiefsctt ("ebaki sakona") bezala ezagutzen dena.
Bohemiako kristal | |
---|---|
beira | |
Ezaugarriak
Kristal honen espezialitatea beiraren erabateko gardentasuna da, harri-kristala imitatuz, eta hutsunean edo erliebean piezarik onenei aplikatzen zaien grabatu edo tailatu sakon eta perfektua. XVII. mendearen amaieran, Bohemiak bere estilo berezia alde batera utzi eta Veneziako beiren kolorea hartu zuen. Bere produkziorik nabarmenenak kopa dotoreak izan ziren, aldeetan grabatu eta ebakiak, baina gehigarri fantastikorik gabe eta veneziarren arintasunik gabe.
Beiren hasierako kolorazioan erabilitako koloreak urdin turkesa, horia eta arrosa ziren (arrosa ez zuten 1840. urtera arte ekoiztu).[2] XIX. mendearen erdialdean izugarrizko arrakasta emango zion opalinarekin lan egiteari ekin zioten. Europako beira-industriaren aurkari asko Bohemiako kristalaren isla opalino biziak kopiatzen saiatu ziren arrakastarik gabe.
Erreferentziak
- "Bohemian Glass", Sylva Petrová, Jean-Luc Olivié, 1990, Flammarion, ISBN 2-08-013502-3
- (Ingelesez) Geary, Theresa Flores. (2008). The Illustrated Bead Bible: Terms, Tips & Techniques. New York: Sterling Publishing, 106 or. ISBN 978-1-4027-2353-7..