Bogsideko gudua

Bogsideko gudua (irlanderaz: Cath Thaobh an Phortaigh; ingelesez: Battle of Bogside) 1969ko abuztuaren 12tik 14ra, Ipar Irlandako gatazkaren hastapenean, Derry hiriko Bogside auzoan jasotako istiluak izan ziren. Istilu hauetan auzoko gehiengo irlandar errepublikarrak eta Ulstergo Errege Poliziako kideak elkar borrokatu ziren.

Bogsideko gudua
Map
Motagudu
Honen parte daIpar Irlandako gatazka eta 1969 Northern Ireland riots (en) Itzuli
Denbora-tarte1969ko abuztuaren 12a - 1969ko abuztuaren 14a
KokalekuDerry
HerrialdeaErresuma Batua
Parte-hartzaileak

Urtero legez, Derryko ikastunak izeneko elkarte unionistako kideak Bogside auzoaren inguruko harresietan desfilatzera zihoazenez, auzoko errepublikarrek desfile horren aurka protestatzeko manifestaldia burutzen ari zirela Ulstergo Errege Polizia agertu eta manifestaldia bortxaz desegin nahi izatean istiluak piztu ziren. Istiluetan zehar, Ulstergo Errege Poliziako kideak ez ziren auzoan sartzeko gai izan, hortaz, errepublikarrei aurre egiteko Britainiar Armadako soldaduak bertaratu beharra izan ziren.

Bogsideko gudua Ipar Irlandako gatazkako lehenbiziko istilualdi edo gudu handietako lehenengotzat jotzen da.

Kanpo estekak

Historia
Ipar Irlanda
Artikulu hau Ipar Irlandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.