Boeing 717
Boeing 717 Boeing enpresaren hegazkin komertziala da, Rolls-Royce BR700 motako motorrak dituena. 1999an jarri zuten martxan 100 eserlekuen merkatuan lehiatzeko. McDonnell Douglasek Boeingekin bat egin aurretik MD-95 izenaz ezagutzen zuten, bere Douglas DC-9aren garapen bat izan zena. 2005eko urtarrilak 14an, Boeingek, 2006an, Long Beachen dagoen Boeing 717aren muntaketa katea itxiko zuela iragarri zuen.
Boeing 717 | |
---|---|
DC-9 (en) ![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Boeing Commercial Airplanes (en) ![]() |
Garatzailea | McDonnell Douglas |
Ekoizpen osoa | 156 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1998ko irailaren 2a |
Zerbitzuaren hasiera | 1999ko urriaren 12a |
Kudeatzailea | AirTran Airways (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 8,92 (![]() ![]() |
720 modeloaren jaurtiketaren ondoren, bazirudien Boeingek 717 izendapena erabiltzea baztertu zuela, baina, berez, 717 izan zen Boeingek B-707aren bertsio militarrari aurretik eman zion zenbakia, ondoren, Estatu Batuetako Aire Armadak, KC-135 Stratotankerrengatik aldatu zuen arren. B-727 prototipoaren diseinua airelineei saltzeko ere erabili zen, ondoren izen horretara aldatu zen arren. Honek 717 izendapena utzi zuen erabilgarri, MD-95 izena berrizendatua izan aurretik.