Boeing
Boeing munduko merkataritzako hegazkinen fabrikatzailerik handiena da. Estatubatuarra da, eta hegazkin militarrak, helikopteroak eta espazio-ontziak ere egiten ditu. 1916an William Boeingek Pacific Aero Products konpainia sortu zuen, gero Boeing izena hartuko zuena. Lehenengo arrakasta 1924an estatubatuar armadarako egindako M-15 biplanoarekin lortu zuen, eta urtebete geroago, herrialde hartako posta-zerbitzu federala egingo zuten hegazkinekin. 1928an United Aircraft and Transport Corporation industria-taldea sortu zuen; bertan biltzen ziren enpresa aeronautiko garrantzitsuenak eta United Airlines aire-konpainia. Ondoren, posta-garraiorako hegazkin iraultzaile bat asmatzeaz gainera, 1933an Boeing 247a aurkeztu zuen, 10 bidaiarirentzako hegazkin berritzailea. Garraiorako ur-hegazkinak ere egin zituen. Bigarren Mundu Gerran, inoiz izan ziren bonbaketaririk handienak egiten hasi zen, eta bereak ziren Japonian bonba atomikoak jaurti zituztenak. Gerra amaieran, ozeanoak zeharka ditzakeen hegazkinaren aurrekoa izan zena diseinatu zuen. Harrezkero fabrikatu dituen merkataritza, garraio eta bidaiarien hegazkin guztiak berritzaileak eta bere alorrean lehenak izan dira.
Boeing | |
---|---|
![]() | |
Connect, Protect, Explore and Inspire the World through Aerospace Innovation | |
Datuak | |
Izen ofiziala | The Boeing Company |
Mota | kapital irekiko enpresa, negozioa, Industria aeroespaziala, enpresa, weapons manufacturing company (en) ![]() ![]() |
Jarduera sektorea | Industria aeroespaziala, industria aeronautikoa, space-based economy (en) ![]() ![]() ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance eta Satellite Industry Association (en) ![]() |
Honen parte | Dow Jones Industrial Average, competition between Airbus and Boeing (en) ![]() |
Eskumendekoak | Boeing Canada (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 171.000 (2023ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | Boeing 747, Boeing 777, Boeing 737, Boeing 757 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Negozio dibisioak | Boeing Commercial Airplanes (en) ![]() ![]() ![]() |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Dave Calhoun (en) ![]() |
Zuzendaritza-taldea | Robert A. Bradway (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Egoitza nagusi (2001–) |
|
Legezko forma | corporation (en) ![]() |
Jabea | The Vanguard Group (en) ![]() ![]() ![]() |
Zeren jabe | Boeing Helicopters (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 137.010.000.000 $ (2023) |
Kapital berekia | −17.230.000.000 $ (2023) |
Diru-sarrerak | 77.790.000.000 $ (2023) |
Irabazi garbia | −2.240.000.000 $ (2023) |
Ustiapen-mozkina | −773.000.000 $ (2023) |
Burtsa-kapitalizazioa | 193.200.000.000 $ (2018ko abenduaren 31) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1916ko uztailaren 15a 1917 1929 1934 1961eko martxoaren 21a |
Sortzailea | William Boeing (en) ![]() |
Sorlekua | Seattle |
Ordezkatzen du | McDonnell Douglas, North American Aviation (en) ![]() ![]() ![]() |
Aurrekoak | United Aircraft and Transport Corporation (en) ![]() |
Jasotako sariak | Silver Anvil Award (2004) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.