Bodawpaya
Bodawpaya (birmanieraz: ဘိုးတော်ဘုရား; thailandieraz: ปดุง; Shwebo, 1745eko martxoaren 11 – Amarapura, 1819ko ekainaren 5a) Birmaniako erregea izan zen 1782-1819 bitartean.
Bodawpaya | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1782ko otsailaren 11 - 1819ko ekainaren 5a ← Phaungkaza Maung Maung (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Shwebo, 1745eko martxoaren 11 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Amarapura, 1819ko ekainaren 5a (74 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Alaungpaya | ||
Ama | Yun San | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Konbaung dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Theravada |
Bizitza
Errege izendatu zuten 1782. urtean; familia osoa hilarazi zuen agintera iritsi orduko. Arakan inbaditu ondoren (bertan ebatsi zuen Mahamuni, Budaren irudi ospetsua) Siam aldera jo zuen, baina arrakastarik gabe. Pagoda asko egin zuen, baina ezin bukatu izan zuen 150 metro garai izan behar zuen pagoda ikaragarri bat. Merkataritza-harremanak izan zituen ingelesekin. 122 seme-alaben aita izan zen arren, Bagydaw biloba izan zen haren ondoko erregea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bodawpaya ![]() |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.