Bobby Sands
Robert Gerard Sands (gaelikoz Roibeard Gearóid Ó Seachnasaigh) edo Bobby Sands (1954ko martxoaren 9a - 1981eko maiatzaren 5a) Ipar Irlandako IRAko kide izan zen. Beste bederatzi preso errepublikar bezala, Long Kesh edo Maze espetxean 1981eko Irlandako gose greban hil zen.
Bobby Sands | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1981eko apirilaren 9a - 1981eko maiatzaren 5a Barrutia: Fermanagh and South Tyrone (en) ![]() Hautetsia: April 1981 Fermanagh and South Tyrone by-election (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Roibeard Gearóid Ó Seachnasaigh, Robert Gerard Sands | ||
Jaiotza | Rathcoole, 1954ko martxoaren 9a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Maze espetxea, 1981eko maiatzaren 5a (27 urte) | ||
Hobiratze lekua | Milltown hilerria | ||
Heriotza modua | suizidioa: Ahuleria | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Londres | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea | ||
Gradua | Volunteer (en) ![]() | ||
Parte hartutako gatazkak | Ipar Irlandako gatazka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Anti H-Block | ||
bobbysandstrust.com | |||
![]() ![]() ![]() ![]() |
1981eko gose greben liderra izan zen, bertan Irlandako preso errepublikanoek beren kategoria bereziaren statusa kentzearen aurka egin zuten. Gose greban zela, Erresuma Batuko Legebiltzarrerako hautatu zuten. Haren heriotzaren ondorioz, IRAko boluntarioen kopuruak nabarmen egin zuen gora, baita haien ekintzek ere. Nazioarteko hedabideek gose grebetan erreparatu zuten, bide batez, Ipar Irlandako gatazkan bezala.
Bizitza
Gaztaroa eta familia
Sands familia katoliko batean jaio zen, Abbots Cross-en, Antrim-en, Ipar Irlandan. Bertan bizi izan zen 1960an bere familia bertatik bota zuten arte. Arreba Marcella 1955eko apirilean jaio zen, eta Bernardette bigarren ahizpa, 1958ko azaroan. 1960an jaio zen John anaia ere bazuen. Eskola amaitutakoan, eskulanean hasi zen, loialista batzuk pistolaz mehatxu egin eta alde egin zuen arte.
Geraldine Noade-kin ezkondu zen eta berehala Gerard semea izan zuten, 1973an. Emaztea eta haurra Ingalaterrara joan ziren bizitzera.
Ekintzaile IRAn
1972an Sands IRAn sartu zen. Urte bereko urrian atxilotu zuten Sands bizi zen etxean topatu zituzten armen jabetzaren akusaziopean. Bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
1976an kartzelatik itzuli zenean, West Belfasteko familiako etxera itzuli zen. IRAko ekintzaile gisa hasi zen berriz era aktiboan. 1976ko bonba baten leherketan parte hartu izana akusatuta atxilotu zuten berriz, nahiz eta hau gerora ere ez den sekula frogatu. 1977an egin zioten epaiketan errudun jo zuten eta hamalau urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Maze espetxean sartu zuten, Long Kesh espetxea bezala ere ezaguna.
Long Kesh
1980ko amaieran, Long Kesh espetxeko preso errepublikarren komandante izendatu zuten, gose greban hasi berria zen Brendan Hughesen ordez.
Kartzelan preso komun gisa ematen zieten tratuaren aurkako protestak antolatzen ari ziren preso errepublikarrak. 1976an preso guztiek zituzten jantziak jazteari uko egin zioten eta Burusien protesta hasi zuten. 1978an, zeldetatik komunetara bidean zenbait presori eman zizkieten jipoiak medio, Protesta zikina hasi zuten, non presoek beren buruak garbitzeari utzi zioten eta zeldetako paretetan jartzen zituzten beren kaka eta pixa.
Bere lanak
Kartzelan zela, Sands idazten hasi zen, narratiba eta poesia. Irlandar errepublikarren An Phoblacht egunkarian argitaratzen zizkioten "Marcella" ezizenpean. Sandsek "Back Home in Derry" eta "McIlhatton" kantuen letrak asmatu zituen, lehena Anje Duhaldek euskarara egokitua "Derryra itzuli" izenburupean.
Zenbait liburutan argitaratu dituzte bere lan batzuk:
- Skylark Sing Your Lonely Song
- One Day in My Life
- Diary
Hauteskundeak
Gose greba hasi bezain pronto, 1981ean, Frank Maguire politikaria hil egin zen bihotzekoak emanda. Hark Fermanagh eta Tyrone Hegoaldea ordezkatzen zituen Erresuma Batuko Legebiltzarrean. Sandsen jarraitzaileek aukera ona ikusi zuten bere aldeko kanpaina egiteko, eta Legebiltzarrerako aulki hori bozkatu behar zenez, Sands hautatu zuten beren ordezkari gisa. Tentsio handiko kanpaina izan zen, oso polarizatua. Hauteskunde estu batzuen ostean, gose greban egunak zeramatzan Sandsek irabazi zuen aulki hori 1981eko apirilaren 9an. Ulstergo Union Partyk 29,046 boto atera zituen eta Sandsen hautagaitza batuak 30,493.
Sandsen arrakastaren ostean, Gobernu britainiarrak '1981eko herritarren ordezkaritzaren akta' indarrean jarri zuen. Bertan esaten zen urtebetetik gorako sententzia zuen inongo preso ezin zela Erresuma Batuko hauteskundeetan ordezkari izateko hautatu. Honela gose grebalari gehiagok hauteskundeetan parte hartzea eragotzi zuten.
Gose greba
1981eko martxoaren 1ean egin zion jateari uko lehen aldiz Sandsek. Manta eta garbiketa protestetan ari ziren preso errepublikarrek 1981eko Irlandako gose greban hasiko ziren ehundik gorako zerrenda egin zuten. Egun kopuru jakin bat pasa ostean, banaka-banaka gose greban hasiko zirela onartu zuten, Britainia Handiko gobernuak beren eskaerei men egin arte.
Bost eskaera nagusi zituzten gose grebalariek:
- kartzelako uniformea ez janzteko eskubidea;
- kartzela-lana ez egiteko eskubidea;
- beste presoekin harreman askeak izateko eskubidea, baita beren buruei hezkuntza emateko antolatzeko eskubidea izate ere;
- asteko bisita bat, gutun bat eta pakete bat;
- protestetan ari zirela galdutakoa berreskuratzeko eskubidea.
Gose grebaren helburua presoak 'preso politiko' gisa (edo guda preso) hartuak izatea zen, eta ez preso komun edo kriminal arrunt gisa.
Heriotza
![](../I/Bobbysandsgrave.JPG.webp)
Kartzelako ospitalean hil zen Sands 66 egun gose greban eman ostean, 27 urterekin. Haren heriotzak egun ugari iraun zuten istiluak sortu zituen Ipar Irlandako auzo katolikoetan. 100.000 pertsonatik gora pertsona joan ziren Bobby Sandsen hileta omenaldira eta Belfasteko Milltown Hilerrian gainontzeko IRAko hildakoekin lurperatu zuten.
Eragin politikoa
Guztira IRAko eta INLAko bederatzi preso hil ziren 1981eko Gose Grebetan. Sands hil zen egunean, Ian Paisley unionisten buruak Belfasteko udaletxearen aurrean IRAren biktimen aldeko omenaldia antolatu zuen.
Sandsen eta gainerako bederatzi gose grebalarien heriotzaren ondorioz, IRAn gazte asko sartu zen eta gizartean babes politikoa nabarmen irabazi zuen erakundeak.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Bobby Sandsi buruzko webgunea. Bobbysandstrust.com
- (Ingelesez) Bobby Sandsen hiletaren albistea, albistegian (bideoa)
- Bobby Sandesn hileta 'One Mother's Son' filmean berreraikia (bideoa)
- Bobby Sandsen heriotzaren ondoren sortu ziren istiluak (bideoa)
- Bobby Sands Trust -Bobby Sandsen idazkiak biltzen dituen webgune ofiziala
- Bobby Sandsen egunerokoa eta gose grebalarien biografiak
- Bobby Sands Egun bat nire bizitzan. Txalaparta, 1991
- Bobby Sands Lau poema. Susa-23/24 / Itzalpeko ahotsak (1989-ekaina)
- Sean Sands anaiarekin elkarrizketa Argia astekarian (1980.eko hamarkada)