Bob Seger

Robert Clark "Bob" Seger (Detroit, 1945eko maiatzaren 6an) estatubatuar egile abeslari, gitarrista eta pianista da. 2004an Rock and Roll Hall of Famen sartu zuten, eta Songwriters Hall of Famen 2012an[1][2].

Bob Seger

(2013)
Bizitza
JaiotzaDetroit, 1945eko maiatzaren 6a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Annette Sinclair
Hezkuntza
HeziketaPioneer High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikaria, abeslaria, kantugilea, gitarra-jotzailea, musikagilea eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaBob Seger & the Silver Bullet Band
Bob Seger System
Genero artistikoarock
Musika instrumentuagitarra
pianoa
ahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
Cameo-Parkway Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

bobseger.com
IMDB: nm1169432 Facebook: bobseger Twitter: BobSeger Instagram: bobseger MySpace: bobseger Spotify: 485uL27bPomh29R4JmQehQ iTunes: 26211744 Musicbrainz: 4382b934-64c3-47ac-98db-65f26d845c48 Songkick: 371453 Discogs: 267854 Allmusic: mn0000072041 Deezer: 5837 Edit the value on Wikidata

Maitasunari, emakumeei eta beharginei buruzko abestiak ondu eta kantatu ditu, ahots erlats eta ozenarekin. "Ramblin' Gamblin' Man", "Night Moves", "Turn the Page", "Still the Same", "We've Got Tonight", "Against the Wind", "You'll Accomp'ny Me", "Shame on the Moon", "Like a Rock" eta "Shakedown" dira arrakastatsuenetako batzuk.

Bizitza

Robert Clark Seger Detroiten jaio zen, 1945eko maiatzaren 6an. Charlotte eta Stewart Seger izen zituen guraso. Bost urte zituelarik, familia Ann Arborera aldatu zen[3]. 15 urterekin sortu zuen bere lehenbiziko taldea, Decibels. Bost urte geroago kaleratu zituen lehenbiziko singleak, "East Side Story" eta "Persecution Smith", hiriko disko etxe batekin. 1967an, Bob Seger and the Last Heard taldearekin argitaratu zuen "Heavy Music" singleak arrakasta handia lortu zuen Detroit aldean[4].

1968an, Capitol Records disko etxe handiarekin sinatu zuen; Capitolek Bob Seger System izena eman zion taldeari. 1969ko "Ramblin' Gamblin' Man" singlea 17. posturaino iritsi AEBetako zerrendetan, Segerren lehen arrakasta nazio osoan[4]. Bob Seger System-ek beste bi disko irarri zituen: Noah, 1969an, eta Mongrel, 1970ean, oihartzun handirik gabe[5].

System alde batera utzirik, beste talde batzuekin jardun zuen 1970eko hamarkada hasieran. Publikoak harrera hotza egin zien Smokin' O.P.'s eta Back in '72 diskoei, kritika onak izan zituzten arren. 1973an, Silver Bullet Band eratu zuen, Detroit aldeko musikari batzuekin eta menta handia izan zuen herrialde osoan Live Bullet lanarekin, rockaren historian zuzenean grabatutako albumik hoberenetakotzat hartzen dena[4]. 1976 eta 1980 bitartean, gailurrera eraman zuten hiru disko argitaratu zituen: 1976ko Night Moves, "Mainstreet", "Night Moves" eta "Sunspot Baby" abestiekin; 1978ko Stranger in Town, "Still the Same", "Hollywood Nights", "We’ve Got Tonight" eta "Old Time Rock & Roll" singleak zituena (azkena Risky Business filmean erabili zen); eta 1980ko Against The Wind, "Fire Lake", "Against the Wind" eta "You’ll Accomp’ny Me" balada arrakastatsuekin[4].

1984an, "Understanding" rock-balada indartsua ondu zuen Teachers filmerako. Handik aurrera ez zen hain emankorra izan: bi album 1980ko hamarkadan (The Distance eta Like a Rock), eta beste bi 1990ekoan (The Fire Inside eta It’s a Mystery). Hala ere, urte horietan erdietsi zituen arrakastarik handienak: zerrendetako bigarren postura igo zen Rodney Crowellen "Shame on the Moon" abestiaren bertsioa; eta lehenbizikora Beverly Hills Cop II filmeko "Shakedown"[4].

Diskografia

Estudioko albumak

  • Ramblin' Gamblin' Man (1969)
  • Noah (1969)
  • Mongrel (1970)
  • Brand New Morning (1971)
  • Smokin' O.P.'s (1972)
  • Back in '72 (1973)
  • Seven (1974)
  • Beautiful Loser (1975)
  • Night Moves (1976)
  • Stranger in Town (1978)
  • Against the Wind (1980)
  • The Distance (1982)
  • Like a Rock (1986)
  • The Fire Inside (1991)
  • It's a Mystery (1995)
  • Face the Promise (2006)
  • Ride Out (2014)

Zuzeneko albumak

  • Live Bullet (1976)
  • Nine Tonight (1981)

Bildumak

  • Greatest Hits (1994)
  • Greatest Hits 2 (2003)
  • Early Seger Vol. 1 (2009)
  • Ultimate Hits: Rock and Roll Never Forgets (2011)

Erreferentziak

  1. Bob Seger: inducted in 2004 | The Rock and Roll Hall of Fame and Museum. rockhall.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-22).
  2. Bob Seger, Gordon Lightfoot, Jim Steinman Inducted into Songwriters Hall of Fame | Music News. Rolling Stone, rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-22).
  3. Needhamurl, Bob. Bob Seger reflects on growing up in Ann Arbor, looks forward to concert at EMU. annarbor.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-22).
  4. Bob Seger. rockhall.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-22).
  5. Bob Seger. historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2017-5-22).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Seger Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.