Boa Vista

Boa Vista Brasilgo hiria da, Roraima estatuko hiriburu eta biztanle gehien dituen hiria. Branco ibaiaren ertzean dago. Brasil guztian, Boa Vista da osorik Ekuatoretik iparralderantz dagoen hiri bakarra. Azalera handikoa da, 5.117,9 km²-koa: bertako indigenen eremua 1.447,35 km²-koa da.

Boa Vista
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Brasil
EstatuaRoraima
AlkateaTeresa Surita (en) Itzuli
Posta kodea69
Geografia
Koordenatuak2°49′12″N 60°40′19″W
Map
Azalera5.117,9 km² km²
Altuera85
MugakideakAmajari, Cantá, Alto Alegre (Roraima), Bonfim, Mucajaí, Normandia (Roraima) eta Pacaraima
Demografia
Biztanleria413.486 (2022)
−23.105 (2021)
Dentsitatea72,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1890
Telefono aurrizkia95
Ordu eremuaUTC−04:00
http://www.pmbv.rr.gov.br/

Deigarria da hiriaren egitura erradiala, Parisko tankerako kaleekin: 1944-1946 bitarteko plana izan zen hori. Joaquim Nabuco Plazara doaz hiriko etorbide nagusiak: plaza horretan daude botereen egoitza nagusiak, hala nola Gobernuaren Jauregia, Legebiltzarra, Kultura Jauregia, Postetxea, Katedrala, banketxeak, hotelak eta abar. Izan ere, administrazio-hiria da, estatuko zerbitzu guztiak dituena.

Historia

Boa Vista do Río Branco ganadu-aziendatik sortu zuen Boa Vista Inacio Lopes de Magalhaes-ek 1830. urtean; orduan Amazonas estatuko lurraldea zen. 1890. urterako herrigunea zen, eta hazten joan zen Manaos hiriarekin lotzen zuen errepidea egin zutenetik. XX. mendeko 40ko hamarkadarako asko hazi zen, eta Rio Branco-ko Lurralde Federaleko hiriburu bihurtu zen 1943. urtean (gerora Lurraldeari Roraima izendapena eman zioten). Metal preziatuak makinen bidez erauztea debekatu zutenetik hiriak asko galdu zuen, bai diruz bai itxuraz.

Klima

    Datu klimatikoak (Boa Vista, 1961-1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.6 33.4 33.7 33.0 31.4 30.3 30.4 31.7 33.0 33.6 33.4 32.8 32.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.2 23.3 23.6 23.5 23.2 22.4 22.3 22.9 23.4 23.6 23.6 23.3 23.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25.1 18.1 30.9 88.5 213.0 321.3 267.8 188.0 99.4 63.5 60.8 44.0 1420.4
Iturria: Brazilian National Institute of Meteorology (INMET) [1]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
Urtea Biztanleak
1970 36.464
1980 67.017
1991 144.249
2000 200.568
2010 284.313

Erreferentziak

  1. Climatological Information for Boa Vista, Brazil. Brazilian National Institute of Meteorology (Noiz kontsultatua: 29 December 2012).

Kanpo estekak

Geografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.