Bo Xilai
Bo Xilai (txinera sinplifikatuz: 薄熙来; txinera tradizionalez: 薄熙來; pinyineraz: Bó Xīlái), (Beijing, Txinako Herri Errepublika, 1949ko uztailaren 3a - ), Txinako Herri Errepublikako politikari ezaguna da.
Biografia laburra
Txinako Alderdi Komunistan garrantzi handiko Bo Yiboren semea da. Hamazazpi urte zituela Iraultza kulturalean, kartzelan egon zen, bere familia guztiarekin batera. Beijingo Unibertsitatean ikasketak burutu ondoren, lanean hasi zen eta 1980an Alderdi Komunistan sartu zen.
Karguak
Hainbat kargu izan ditu, Merkataritza ministroa, Liaoning probintziako gobernadorea eta 2007tik Alderdi Komunistaren Chongqingo ordezkaria da. Liaoning probintziako gobernadore zela, Mao Zedongen garaitik zaharkituta zegoen industria eraberritu eta Txinako lehen autobidea eraiki zuen Shenyang eta Dalian bitartean.
2007an Alderdi Komunistaren Chongqingeko ordezkari izendatu zuten, eta ordutik ehundaka gaizkile atxilotzeagatik egin da famatu. Agintean egondako bi urtetan bi mila gaizkile eta dozenaka talde mafioso bertan-behera geratu dira.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bo Xilai |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |