Bo Nilsson
Bo Nilsson (Skellefteå, 1937ko maiatzaren 1a — 2018ko ekainaren 25a) suediar musikagilea izan zen.
Bo Nilsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bo Birger Sandor Nilsson |
Jaiotza | Skellefteå, 1937ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | 2018ko ekainaren 25a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tronpeta-jotzailea, musikagilea, soinu banda konpositorea, idazlea eta kanta-idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | piccolo trumpet (en) |
Bere kasa egin zituen ikasketak. Musika elektronikoa eta seriekoa landu izan zituen, eta baita abangoardiako teknikak ere. Suediako herri musikaren elementuak erabili zituen bere lanetan. Darmstadt eskolako joeren eragina izan zuen, baina ez zen talde haren estetikara makurtu.
Nilsson-en lanen artean aipagarriak dira, besteak beste: Audiograma (1957), Frequenzen (1955-1956), Szene I, II, III (1960-1961), Gösta Oswaldi gutuna (1961), Sarrera (1962) eta Nazm (1973).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/4/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.