Božena Benešová
Božena Benešová (Napajedla, 1873ko azaroaren 30a - Praga, 1936ko apirilaren 8a) Txekoslovakiako eleberrigilea izan zen. Svobodova-k eta Svtlá-k bultzatu zuten idaztera. Idazkietako estilo zehatz eta analisi sakonagatik da ezaguna. Hainbat lanekin eman zen ezagutzera: Irabazi gabeko garaipenak (1910); Sagutxoak (1916); Gaztaro ankerra (1917). Lan horietan emakumezko engainatuak, iseka jaso dutenak, eta beren bizitzari zentzua eman nahi diotenak dira protagonista. Halaxe gertatzen da baita Gizon bat (1920) eta Neska gazte isilak (1922) eleberrietan.
Božena Benešová | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Božena Zapletalová |
Jaiotza | Nový Jičín, 1873ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Txekoslovakia Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Praga, 1936ko apirilaren 8a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Bubeneč Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, literatura-kritikaria, kazetaria, antzerkigilea eta itzultzailea |
Lehenengo Mundu Gerraren inguruan, gerra aurretik gerra ostera gizartearen baliabideetan izan zen aldakuntzaz hiru liburu idatzi zituen: Zirrara (1928), Lurpeko garrak (1929), eta Ostarku tragikoa (1933). Haurren munduaz ere idatzi zituen zenbait eleberri eta kontakizun; besteak beste, Gazteak (1927).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.